Sagardoa egiteko erabiltzen den sagarra da. Sagardoaren eta gaztaren zaporeak gogora ekartzen ditu.
Bizkotxoz, esne-gainaz lagundutako gazta freskoz eta sagar-konpotaz egindako tarta.
Bizkotxoa
Osagaiak: 6 arrautza, 130 gr azukre eta 130 gr irin.

Irabiagailuaz arrautzak eta azukrea harrotu. Ondoren, irina gehitu eta dena nahastu. Erretilu bat paper itsasgaitzez estali, eta lortu dugun nahasketa gainean jarri. 10 minutuz egosi, 200 gradutara.
Gazta freskoa esne-gain harrotuarekin:
Osagaiak: 200 gr esne-gain likido, 10 gelatina-orri, ¼ litro limoi-zuku, 10 gr gatz, 500 gr gazta fresko, 700 gr esne-gain harrotu.
Esne-gain likidoa, gatza, limoi-zukua eta gazta ontzi sakon batean jarri. Ore fina lortu arte irabiatu. Horren ondoren, aurretiaz esne-gain likidoz desegindako gelatina-orriak gehitu. Orriak desegindakoan, gazta gehitu eta esne-gain harrotuarekin nahasi. Hozkailuan gorde.
 
Muntaketa:
Bizkotxoa angeluzuzen formako molde (30x40) baten hondoan jarri. Arabako Errioxako ardo beltz pixka batez bizkotxoa busti. Esne-gainarekin nahastutako gazta bizkotxoaren gainean bota. Espatula batez leundu eta izozkailuan sartu. Kristaldu eta hoztutakoan, moldea kendu. Sagar-konpota izozkailutik atera berri dugun bizkotxo hotzaren gainean bota. Tartaren inguruan txokolate-orriak jarri. Bakoitzak nahi duen moduan apain dezake.
 
|