Izena emateko epea zabalik:"Substantziadun adikzioak eta jokabide-adikzioak" ikastaroa

Argitalpen-data: 

Ikastaroa Donostian urtarrilaren 30ean, otsailaren 4an eta 11n, eta Bilbon otsailaren 5ean, 12an eta 19an emango da eta izena emateko epea urtarrilaren 9tik 20ra izango da.

                                                          

Gazteeen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Substantziadun adikzioak eta jokabide-adikzioak ikastaroa. Estibaliz Ansotegi Guruziaga, psikologiako lizentziaduna, Ortzadarren osasun- eta adikzio-arloko prebentzioari buruzko programaren koordinatzailea izango da ikastaroaren formatzailea.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: Gizarte-eragileei informazioa eta prestakuntza ematea substantzien kontsumoari eta ausazko jokoei (batez ere kirol-apustuak eta online jokoak) eta sare sozialei lotutako arriskuei buruz.

 Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Kontsumo horiek izan ditzaketen arriskuei buruzko informazio objektiboa ematea.
  • Norberaren burua zaintzeko jokabideak sustatzeko estrategiak ematea.
  • Parte-hartzaileak sentsibilizatu mezu prebentiboak sustatzeko duten rolaren garrantziaz.

Informazio gehiago. Ikastaroa EUSKARAZ izango da.

Lehenengo edizioa Donostian

  • Noiz: urtarrilaren 30ean, otsailaren 4an eta 11n
  • Hizkuntza: euskara
  • Non: CRAJ, Anoeta 28. Donostia.
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea: urtarrilaren 9tik 20ra
  • Taldea: 20 lagun 

Bigarren edizioa Bilbon:

  • Noiz: otsailaren 5ean, 12an eta 19an
  • Hizkuntza: euskara
  • Non: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea, Bilbo
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea: urtarrilaren 9tik 20ra
  • Taldea: 20 lagun 

IZENA EMAN:

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteriaren esparruko langileak (gazte-informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk)
  • Gizarte hezitzaileak eta senitartekoak.
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

Oharra:

Ikastaroak kudeatzen dituen aplikazioa eguneratu dugu. Aurrerantzean ziurtagiri digitala beharko duzu izena emateko. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.