euskaracastellano

gazte doc buletin elektronikoa

3 zk - 2008 Abendua

Suscripción al boletín Harpidetza egin
>>Aurreko zenbakiak ikusi
 
Logotipo del Observatorio Vasco de la Juventud

Gazteen Euskal Behatokiak aldizka Gazte.doc buletina argitaratzen du.
Ondokoei buruzko informazioa agertzen da: argitalpenak, dokumentazio zentroaren azken erosketa bibliografikoak, prestakuntza-proiektuak, diru-laguntzak eta bekak eta abar.
  

ARGITALPEN PROPIOAK

 Txostena: Emancipación y precariedad en la juventud vasca (pdf, 1,28 Mb)

Ikerlan honen helburua Euskadiko gazteen emantzipazio prozesua ezagutzea da; prozesu hori zertan datzan, gazteek emantzipazioa lortzeko bidean dituzten zailtasun eta oztopoak zein diren eta oztopo horiek saihesteko darabiltzaten estrategiak ezagutzeko.
 
-----------------------

 Txostena: "Osasuna eta gazteak: Euskadiko gazteen ikusmoldeak osasunari buruz"(pdf, 1,69 Mb)

Azterlana, gazteek osasunari buruz duten irudikapenera hurbiltzeko saiakera bat baino ez da; irudikapen horretatik abiatuta, kontsumo-azturei eta gazteek beren buruei ematen dizkieten zainketei eskaintzen zaien tokia ezagutu nahi da.

Behatokiko argitalpen guztiak doakoak dira.
Argitalpenak eskura ditzakezu gure web orrian
edota gaztebehatokia@ej-gv.es helbidean.
  
  Behatokiaren argitalpen guztiak   

DOKUMENTAZIO ZENTROA

 Bere zerbitzuen artean liburuen  kontsulta eta mailegua dago eta aldizkariak bertan kontsultatzeko aukera.

Erositako liburu berriak kontsulta ditzakezu gaika sailkatuta: ikuspegi orokorra, balioak eta gazte indarkeria, prestakuntza eta enplegua, hezkuntza, osasuna, gizarte ekintza. Hemen dituzue batzuk:  

Izenburua:  Tribus urbanas : ritos, símbolos y costumbres / David Madrid & Jorge Murcia 
Egilea:  Madrid, David 
Argitaletxea:  [Córdoba] : Arcopress, [2008]

-----------------------

 Izenburua:  Chollos, chapuzas, changas : jóvenes, trabajo precario y futuro / José Machado Pais ; prólogo de Carles Feixa ; traducción de Mario Merlino 
Egilea:  Machado Pais, José 
Argitaletxea:  Barcelona : Anthropos ; México, D.F. : Universidad Autónoma Metropolitana, Unidad Azcapotzalco, 2007

-----------------------  
  
  
Izenburua:  Juventud y política en la España contemporánea 
Argitaletxea:  Madrid : Asociación de Historia Contemporánea : Marcial Pons, 2005

-----------------------  

  Izenburua:  Herramientas para combatir el bullying homofóbico / Raquel Platero Méndez y Emilio Gómez Ceto 
Egilea:  Platero Méndez, Raquel (1970-) 
Argitaletxea:  Madrid : Talasa, 2007


 

EHUREKIN HITZARMENA


 Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk Gazteriaren Ikerketarako Unibertsitate Masterra  martxan jarri dute.
Masterraz gain, batetik, gazteei zuzenduriko bi ikerketa bekarako urteroko deialdia egingo da Euskadiko gazteen errealitatea ikertzeko; eta bestetik, aldian-aldiko ikerketak gauzatzeko aukera emango.
 

LAGUNTZAK

 Gazteentzako programa eta jarduerak sustatzeko eta balio heziketa eta bake kulturari buruzko programak garatzeko laguntzak.
Lehenengo laguntza 750.000 eurokoa  da eta gazteek eta gazte-elkarteek antolatzen dituzten urteko egitarauak eta ekintzak sustatzera zuzentzen da. Bigarrena, 128.000 eurokoa da eta gazteei zuzendutako baloreen heziketa eta bake-kultura sustapenera zuzendutako jardunak laguntzera zuzenduko da. 

  Beste laguntza batzuk

RSS ZERBITZUA

 

 Azken berriak RSSren bidez ezagutzeko zerbitzua.
RSS irakurgailuan Behatokiaren albisteak txertatzen badituzu, gure berriak ezagutuko dituzu web gunea bisitatu beharrik gabe.
 

ESTATISTIKAK

 Euskadiko gazteen % 96,5ek sakelako telefonoa daukate.
Interneten sartzea eta sakelako telefonoa edukitzea oso zabalduta daude gazteen artean. Izan ere, Euskadiko gazteen % 87,6 Interneten sar daitezke; horietatik % 99,5ek erabiltzen dute; eta horietako erdiak baino gehiagok egunero erabili ere.

 Estatistikak

FORMAKUNTZA

Migrazio prozesuak nerabearen garapenean duen eragina

 Laister burutuko da Bilbon, Donostian eta Gasteizen Migrazio prozesuak nerabearen garapenean duen eragina ikastaroa Gazteen Euskal Behatokiak antolatua. Ikastaroaren xedea da migrazio prozesuaren ezaugarriak eta prozesu horren egoera gure testuinguruan aztertzea;prozesu honek familia immigranteetan eta nerabezaroko eboluzio-etapetan duen eragina ezagutzea eta gatazkaren definizio positiboarekin lan egitea eta, horren arabera, gatazka konpontzeko bidea emango duten hezkuntzaren aldetik sustatu behar diren jarrerei buruz gogoeta egitea.

 Jarraian egingo diren
beste ikastaro batzuk


 


  

Gazteriaren Euskal Behatokia  -Uriortu, 11 - 48007 Bilbao - Tel.: 94 4031640 - Faxa: 94 4031641 -  
e-mail:
gaztebehatokia@ej-gv.es   web: www.gaztebehatokia.euskadi.net

Boletin hau jasotzeko harpidetza egin dezakezu edo jasotzeari utzi nahi baduzu baja emateko eska dezakezu. Zure datuak Gazteria Zuzendaritzaren Kontaktu Fitxategian jasota daude, Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, horretarako Kultura saila, Zerbitzu Zuzendaritzara  idatzi bat bidaliz  (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Azken eguneratzea: 2008/12/29