euskaracastellano

Boletín Electrónico Gazte.doc

 

11 zk - 2010eko abendua

Suscripción al boletínHarpidetza egin
>>
Aurreko zenbakiak ikusi
 

Gazteen Euskal Behatokiak aldizka Gazte.doc buletina argitaratzen du

Ondokoei buruzko informazioa agertzen da: argitalpenak, dokumentazio zentroaren azken erosketa bibliografikoak, prestakuntza-proiektuak, diru-laguntzak eta bekak, berriak eta abar.

 
DOKUMENTAZIO ZENTROA

Webgune honetan gure dokumentazio zentroan jasotzen ditugun aldizkari guztietatik hautatutako artikulurik interesgarrienen laburpena aurki dezakezue hilero. Hona hemen batzu:


¿Políticas de juventud?  

Dossier hau gazte-politiken plangintzari buruzkoa da, gazteei zuzendua. Hiru elkarrizketa hartzen ditu barne: Alicia Suso Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko lehendakari ohiari, Ignacio Rodríguez Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariari eta Ana Frías Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari gerenteari egindakoak. Era berean, Gazteriaren Euskal Legearen aurreproiektuaren zirriborroa aztertzen da, gazteen eta elkarteen premiei erantzuteko aukera den aldetik.

Goitibera, 274. zk.,2010.eko azaroa, 5-11. orr.

________________________

Miguel Ángel Arconada, El mito de la igualdad de oportunidades ¿Por qué las mejores notas de nuestras alumnas no les garantizan los mejores trabajos?

Artikulu honetan, ikasketak amaitu dituzten nesken lan-merkatuaren egoera errealari buruzko hausnarketa egiten da. Egilearen iritziz, aukera-berdintasunerako funtsezkoak diren erronkak mahairatzen dira bertan, eta Bigarren Hezkuntzako klaseetan lan egiteko proposamen didaktikoa eskaintzen du.

Revista Padres y Maestros, 334. zk., 2010.eko iraila, 26-33. orr.

________________________

Laura Méndez; Pilar Lacasa; Sara Cortés Gómez. Educar para crear: la propiedad intelectual en las aulas.

Artikulu honetan "Educar para crear" proiektuaren esperientzia aztertzen da. Bertan jabetza intelektuala teknologi berrien ikuspuntutik lantzen da. Internetek edukietarako sarbide askea eskaintzen du eta horrek haur eta nerabeak informazio ekoizle bilakatzen ditu. Hartara, sortzen dutena diseinatu egiten dute eta besteekin elkarbanatu.

Aula, 196. zk., 2010eko azaroa, 55-59. orr.

________________________

Halaber, aurrerantzean, orain arte bezala, liburuak kontsultatu eta maileguan eskatu ahal izango dituzue, bai eta gazte gaietan espezializaturiko aldizkariak kontsultatu ere.
Erositako liburu berrriak kontsulta ditzakezue gaika sailkatuta: ikuspegi orokorra, balioak eta gazte indarkeria, prestakuntza eta enplegua, hezkuntza, osasuna, gizarte ekintza.

ARGITALPENAK

Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa


Agiri honek Gazteen Euskal Behatokiak burututako diagnostikoaren osagai nagusiak laburbiltzen ditu.

Kontsumoari buruzko inkesta berria

Gazteen Euskal Behatokia EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako inkesta bat egiten ari da azaroa eta abendua bitartean. Inkesta horrek bi gai nagusi ditu: kontsumo arduartsuarekin lotutako ohiturak eta teknologia berrien erabilera. Emaitzak 2011ko lehen seihilekoan argitaratuko dira.

 

ESTATISTIKAK

Azken hamar urteotan jaitsi egin da EAEko gazteek erakundeetan duten konfiantza

Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra dira 1999tik hona jaitsiera handiena izan dutenak

 Estatistika gehiago

Gazteen mugikortasun-baliabideak Europar Batasunean ikastaroko materiala


Bilbon, azaroaren 8an, 9an eta 10ean eta Donostian, azaroaren 22an, 23an eta 24an garatu da Gazteen mugikortasun-baliabideak Europar Batasunean ikastaroa.

Hemen duzue ikastaroarekin lotutako materiala, gazteekin lan egiten duten guztientzat interesgarri gerta daitekeena.

Berri internazionalak


Unión EuropeaGazteen inguruko hainbat berri internazional labur: Auzo marjinaletako gazteen integrazioa, Gazteen eskubideak Europan, Maribor: Gazteriaren Europako Hiriburua…

Gazteen Euskal Behatokia  -Uriortu, 11 - 48007 Bilbao - Tel.: 94 4031640 – e-mail: gaztebehatokia@ej-gv.es web: www.gaztebehatokia.euskadi.net

Boletin hau jasotzeko harpidetza egin dezakezu edo jasotzeari utzi nahi baduzu baja emateko eska dezakezu. Zure datuak Gazteria Zuzendaritzaren Kontaktu Fitxategian jasota daude, Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, horretarako Zerbitzu Zuzendaritzara idatzi bat bidaliz  (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

Azken eguneratzea: 2010/12/16