Gazteen Euskal Behatokiak aldizka Gazte.doc buletina argitaratzen du.
Ondokoei buruzko informazioa agertzen da: argitalpenak, dokumentazio zentroaren azken erosketa bibliografikoak, prestakuntza-proiektuak, diru-laguntzak eta bekak eta abar.
Txosten honek Euskadiko gazteek bizitzaren hainbat alderdiri dagokionez bizi duten egoera eta dituzten jarrera eta iritziak deskribatzen ditu: lan-munduarekiko harremana, familiaren esparrua, aisialdia, erlijiozaletasuna, sexualitatea, euskara, egoera pertsonalari eta orokorrari ematen dioten balorazioa eta dituzten jarrera politiko eta sozialak.
Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko Gazteen Panoramika bildumaren bigarren alea argitaratu du. 2007an abiarazi zen bilduma, Euskadiko gizarteari Euskadiko gazteen bereizgarri diren adierazle ekonomiko, sozial eta demografiko nagusienetako batzuen berri emateko xedearekin.
---------------------------
Behatokiko argitalpen guztiak doakoak dira.
Argitalpenak eskura ditzakezu gure web orrian edota gaztebehatokia@ej-gv.es helbidean.
Bere zerbitzuen arteanliburuen kontsulta eta mailegua dago eta aldizkariak bertan kontsultatzeko aukera.
Erositako liburu berriak kontsulta ditzakezu gaika sailkatuta: ikuspegi orokorra, balioak eta gazte indarkeria, prestakuntza eta enplegua, hezkuntza, osasuna, gizarte ekintza.
Hemen dituzue batzuk:
Izenburua:Telebistatik Internetera : pantailen erabilerari buruzko azterlan bat / Egileak, Xavier Bringué ... [et al.]
Argitaletxea: [Iruñea] : Nafarroako Gobernua, Nafarroako Gazteriaren Institutua , [2008]
---------------------------
Izenburua: Desigualdades de género. Jóvenes inmigrantes / [redacción, Julio Camacho ... et al.] Argitaletxea: [Madrid] : Instituto de la Juventud, [2009]
---------------------------
Izenburua: Beyond subculture : pop, youth and identity in a postcolonial world / Rupa Huq
Argitaletxea: London ; New York : Routlegde, 2006
---------------------------
Izenburua: Empleo juvenil : España
Argitaletxea: Madrid : Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales, Subdirección General de Información Administrativa y Publicaciones, [2007]
KULTURA SAILBURUAREN AGURRA eta Kultura eta Gazteria Batzordearen aurreko agerraldia
Blanca Urgell Lázaro Kultura sailburu berriaren agurra.
Blanca Urgellen, Kultura Sailburuaren Kultura eta Gazteria Batzordearen aurreko agerraldia.
ESTATISTIKAK: Zertan ematen dute gazteek astialdia?
Gazteen kolektiboaren ia erdiak lanegunetan lau ordu libre baino gehiago dituela dio. Aisia jarduerarik ohikoena lagunekin edo bikotekidearekin egotea da. Alabaina, gainerako ohiko jarduerak egunaren arabera aldatzen dira: lanegunetan telebista ikusi eta musika entzuten dute; asteburuetan, aldiz, gazteak tabernaz taberna ibiltzen dira.
Gazteen Euskal Behatokiak “Nerabeen garapen psikoafektiboa eta beren sexualitatearekin lotutako arrisku jokaerak” ikastaroa antolatu du. Ikastaroa azaroan emango da Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Izena emateko epea urrian hasiko da.
Laster egin behar diren ikastaro gehiago aurkituko duzu gure Formakuntza atalean, EHUko udako ikastaroak barne.
Europako Batzordeak Europar Batasuneko gazteriari buruzko lehenengo txostena eman du ezagutzera.
Txostenak Europako gazteen egoerari buruzko datuak, estatistikak eta azterketa laburrak biltzen ditu. EBko kide diren estatuetan bizi den egoeraren ikuspegia ematen du, hainbat arlori arreta emanda eta herrialdeen arteko aldeak nabarmenduta.
Boletin hau jasotzeko harpidetza egin dezakezu edo jasotzeari utzi nahi baduzu baja emateko eska dezakezu. Zure datuak Gazteria Zuzendaritzaren Kontaktu Fitxategian jasota daude, Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, horretarako Kultura saila, Zerbitzu Zuzendaritzara idatzi bat bidaliz (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).