euskaracastellano

Boletín Electrónico Gazte.doc

8 zk - 2010eko apirila

Suscripción al boletínHarpidetza egin
>>
Aurreko zenbakiak ikusi
 
Gazteen Euskal Behatokiaren logotipoa

Gazteen Euskal Behatokiak aldizka Gazte.doc buletina argitaratzen du.

Ondokoei buruzko informazioa agertzen da: argitalpenak, dokumentazio zentroaren azken erosketa bibliografikoak, prestakuntza-proiektuak, diru-laguntzak eta bekak eta abar.     

 
 
SARE SOZIAL BIRTUALAK
Lorena Fernández

On-line zaude? Gazteen Euskal Behatokiak Sare Sozial Birtualak: Web 2.0-ren arloko profesionalak deituriko ikastaroa antolatu du. Lorena Fernández, Web 2.0 zerbitzuetako administraria eta Deustuko Unibertsitateko Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroaren (IIBZ) teknologia-arduraduna izan da ikastaro honen gidari.


Ibai Narbarte
Hogetti, aisialdia, partaidetza eta ikuskaritza, giza-sareetan.

Ibai Narbarte Hogetti giza-sarearen arduradunetako bat da. Hogetti gizarte eta hezkuntzaren inguruko programei loturik dauden Gipuzkoako nerabeei zuzenduta dagoen giza-sarea da. 

 
IKASTARO BERRIA
Ikastaroa_ gazteak eta berdintasun harremanak

GAZTEAK ETA BERDINTASUN HARREMANAK

Ikastaroa maiatzaren 31n, ekainaren 1ean eta 2an izango da eta honako gaiak landuko dira: Gizonak, berdintasuna eta maskulinitateak, indarkeria maskulinoak eta arrisku-jokakerak, baterako erantzukizuna, maitasun erromantikoa eta bikote- harremanak.
 
DOKUMENTU INTERESGARRIAK

Portada
EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoaren arloan. Arartekoaren txostena.

________________________

Redes socialesGuías de ayuda para la configuración de la privacidad y seguridad de las redes sociales.

INTECO, Komunikazio Teknologikoen Institutu Nazionala.

________________________
 

GAZTEEN EUSKAL LEGEA
 

Gazteen Euskal Legeari egindako ekarpenak 

Gazteen Euskal Legearen logoa 

Martxoaren 15ean eta 16an Gasteizen antolatu ziren gazteriaren arloko profesionalentzako jardunaldiak amaitu eta gero, zapi lantaldeetan Gazteen Euskal Legearen 1. zirriborroari egindako ekarpenak jasotzen dituen agiria duzue hemen.  

 
Europar Batasuneko Gazteriari buruzko Konferentziaren ondorioak

Logoa

Apirilaren 14an eta 15ean Europar Batasuneko Gazteriari buruzko Konferentzia izan zen Xerezen. Konferentzia gazteen enpleguari eta gizarteratzeari buruzkoa izan zen. Bertan parte hartu zuten 300 ordezkari politiko eta gazteen ordezkariek 27 herrialdeetan enplegua hobetzeko ekintzei buruz eztabaidatu zuten, eta, gazteen langabezia erdira murrizte aldera, laneko mugikortasuna bultzatuko duen Europako programa berria bultzatzea adostu zuten. Xerezen onarturiko ondorioak Europako Estrategia 2020 ekimenera erantsiko dira. Ondorio horiek gazteei aukera gehiago emango dizkieten programa berriak abiarazteko ere balioko dute

ESTATISTIKAK

Gazteen langabezia-tasa %8,2 igo da eta %15,5ean kokatu da

Estatistikak

16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasak gora egin du azken hamarkadaren hasierako balioetaraino iritsi arte. Tasa honen baliorik apaleena 2007an erregistratu zen. Urte horretatik aurrera langabezia igotzen hasi da eta, izatez, 2008tik 2009ra bikoiztu egin da.

Gazteen 2009ko langabezia-, jarduera- eta okupazio-tasak eta lan-istripuei buruzko datuak dagoeneko kontsulta daitezke GEBren Adierazle Estatistikoen Sisteman.

Europako Gazteen Eskubideen egoerari buruzko txostena



Logoa

Europako Gazteen Foroaren txosten hau, gazteen eskubideei buruzko Europako konbentzio bat antolatzearen onurak aztertzen dituena, Europako Kontseiluaren enkarguz prestatu da. Foroaren presidente Tine Radinjaren esanetan, txostenean azaleratzen denez, gazteek eskubide eta betebeharren artean desoreka bat dagoela antzematen dute: etorkizuna beren gain hartzea eskatzen zaie, erabakietan eragina izateko moduko eskubide politikorik eduki gabe.

Gazteen Euskal Behatokia  - Uriortu 11 - 48007 Bilbao - Tel.: 94 4031640 - Faxa: 94 4031641   
e-mail:
gaztebehatokia@ej-gv.es   web: www.gaztebehatokia.euskadi.net

Boletin hau jasotzeko harpidetza egin dezakezu edo jasotzeari utzi nahi badiozu baja emateko eska dezakezu. Zure datuak Gazteria Zuzendaritzaren Kontaktu Fitxategian jasota daude, Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, horretarako Zerbitzu Zuzendaritzara idatzi bat bidaliz (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Azken eguneratzea: 2010/04/30