euskara | castellano

 

12 zk - 2011ko Otsaila

Harpidetza eginHarpidetza egin
 >>Aurreko zenbakiak ikusi

Gazteen Euskal Behatokiaren logotipoa

Gazteen Euskal Behatokiak aldizka Gazte.doc buletina argitaratzen du.


Ondokoei buruzko informazioa agertzen da: argitalpenak, dokumentazio zentroaren azken erosketa bibliografikoak, prestakuntza-proiektuakdiru-laguntzak eta bekak, berriak eta abar.

 
 
DOKUMENTAZIO ZENTROA

Dokumentazio zentroa
Webgune honetan gure dokumentazio zentroan jasotzen ditugun aldizkari guztietatik hautatutako artikulurik interesgarrienen laburpena aurki dezakezue hilero. Hona hemen batzuk:

Thomas, Paul; Henri, Tom. Changings directions: young people and effective work against racism.

Artikulu honetan, gazteekiko gizarte-lanean arrazismoaren kontra erabiltzen diren hurbilketa eraginkorrak aztertzen dira, bai eta Erresuma Batuko agenda politiko berrien garrantzia ere. 2001eko istiluen ondoren, Erresuma Batuan "komunitate-kohesioa" delakoari lehentasuna eman zaio, polemika tarteko. Izan ere, "kultura-aniztasunaren heriotza" ekartzea leporatzen zaio norantza berri horri.

Journal of Youth Studies,14. lib., 1. zk.,2011.eko otsaila, 77-89. orr.  

Giró, Joaquín. Las amistades y el ocio de los adolescentes, hijos de la inmigración.
Etorkinen seme-alaba diren nerabeek harreman-sistema gisa ulertzen dute adiskidetasuna. Nerabe horiek eta autoktonoek balio desberdina ematen diote astialdiari eta aisiari, bai eta astialdi horretan egiten diren jarduerei ere. Batzuen eta besteen sozializazio diferentzialen adierazle egokia da hori.

Papers, 96.lib., 1. zk., 2011ko urt.-mar, 77-95. orr. 

_______________________

Sánchez Navarro, Jordi; Aranda, Daniel. Internet como fuente de información para la vida cotidiana de los jóvenes españoles.
Datuek aditzera ematen dutenez, gazteek hein handiagoan erabiltzen dute Internet esparru informal eta pribatuetarako, eta hein txikiagoan hezkuntza-eremu formaletarako. Biztanle-talde horren iritziz, ikasketetarako Internetek dituen onurak ziurtzat jotzen dira; hala ere, aurkitutako informazioa soziabilitaterako eta aisiarako erabilgarria den neurrian erabiliko da Internet.

El profesional de la información, 20. lib., 1. zk., 2011.eko urt.-ots, 32-37. orr.

_______________________

Halaber, aurrerantzean, orain arte bezala, liburuak kontsultatu eta maileguan eskatu ahal izango dituzue, bai eta gazte gaietan espezializaturiko aldizkariak kontsultatu ere.


Erositako liburu berriak kontsulta ditzakezue gaika sailkatuta.ikuspegi orokorra, balioak eta gazte indarkeria, prestakuntza eta enplegua, hezkuntza, osasuna, gizarte ekintza

 

ARGITALPENAK

Txosten berria: Gazteen Argazkiak 14. Kultura Demokratikoa


Gazteen Argazkiak seriearen txosten berri honetan, gazteek ondoko gaiei buruz dituzten iritziak jasotzen dira: egoera pertsonala, balioak eta bizitzako motibazioak eta politika eta demokrazia.

 

Eusko Jaurlaritzaren jardueraren amaierako ebaluazioa Euskadiko II. Gazte Planaren baitan 2002-2005

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak Eusko Jaurlaritzaren jardueraren amaierako ebaluazioa Euskadiko II. Gazte Planaren baitan 2002-2005 argitalpena prestatu du. Ebaluazio horretatik eratorritako gomendioen arabera landuko da Euskadiko III. Gazte Plana.

ESTATISTIKAK


EAEko gazte gehienen lehen hizkuntza gaztelania da

Estatistikak

EAEko 15 eta 29 urte bitarteko 10 gaztetik 7k diote euren haurtzaroko lehen hizkuntza 3 urte bete arte gaztelania bakarrik izan zela. Beste %21entzat euskara bakarrik izan zen.

Elkarrizketa Iñaki Martínez de Lunari.

Otsailaren 21ean ama-hizkuntzaren eguna dela eta, elkarrizketatu dugu Iñaki Martínez de Luna, gai honetan aditua.

 

  Estatistika gehiago

FORMAKUNTZA



Gazteen mugikortasun-baliabideak Europar Batasunean ikastaroa.

Ikastaroa Bilbon izango da martxoaren 21, 22 eta 23an, goizeko 9etatik 14etara. Irakaslea Antonio Jesús Rodríguez Martínez izango da. Bera da Andújarko Udalaren Europar Proiektuetako teknikaria eta Andújarko Udalaren eta Europako Batzordearen mendeko Europe Direct Andújar europar informazio zentroaren arduraduna.

Urtean zehar beste ikastaro batzuk jorratuko ditugu hala nola: sare sozialak, cyberbulling, genero indarkeria, bakea eta giza-eskubideak, gazte-politikak, ekimena...

 
EUROPAR BATASUNA


Europar BatasunaGazteen inguruko hainbat berri internazional labur: Gazteei eta enpleguari buruzko on-line kontsultaren emaitzak, Gazteak Ekinean programa, Gazteen Nazioarteko Urtea ...
 

Gazteen Euskal Behatokia  -Uriortu, 11 - 48007 Bilbao - Tel.: 94 4031640 - Faxa: 94 4031641 
 e-mail:
gaztebehatokia@ej-gv.es web: www.gaztebehatokia.euskadi.net


Boletin hau jasotzeko
harpidetza egin dezakezu edo jasotzeari utzi nahi baduzu baja emateko eska dezakezu. Zure datuak Gazteria Zuzendaritzaren Kontaktu Fitxategian jasota daude, Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, horretarako Zerbitzu Zuzendaritzara idatzi bat bidaliz  (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Azken eguneratzea: 2011/02/25