2021. urtean gazteen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak

Agindua, 2020ko azaroaren 25ekoa (EHAA 2020ko abenduaren 18koa)

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 145.000 euro bideratuko ditu datorren urtean. Laguntza horien helburua gazte-mugikortasuna sustatzea da. Mugikortasun jarduerek sustatzen dituzten trebetasun, gaitasun eta ahalmenak eskuratuz gazteak gizartean integra daitezen sustatzeko tresna bat da. Honako jarduera hauek jaso dezakete laguntza:

• Gazte-mugikortasunerako edo trukerako jarduerak, Europar Batasuneko beste estatu edo eskualde kide batzuetako elkarte edo erakundeekin batera jarduerak egiteko.

• Gazte-mugikortasunarekin edo -trukearekin zerikusia duen sustapenerako, zabalkunderako edo prestakuntzarako lurraldez gaindiko eremuko jarduerak.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita, 2020ko abenduaren 19tik 2021eko urtarrilaren 18ra arte.