Agindua, 2020ko abenduaren 3koa (EHAA 2020ko abenduaren 14koa)
Deialdi hau irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoei, publiko nahiz pribatuei, dago zuzendua, eta 536.000 euroko diru kopurua du.
Laguntza horien bidez, gazte-elkartegintza sustatzen da, eta elkarteen funtzionamendua eta jarduerak bultzatzen dira. Eremu horren barruan, gazteelkarte edo -erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen bizi-kalitatea sustatzeko eta hobetzeko sustatzen dituzten lurraldez gaindiko jardueren urteko programak sartzen dira, bai eta animazio soziokulturaleko eskolek antolatzen dituzten dinamizatzaile soziokulturalen ikastaroak eta jarduera berritzaileak edo gizarte-inpaktukoak ere.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita, 2020ko abenduaren 15etik 2021eko urtarrilaren 14ra arte.