Lehenengo seme-alaba jaiotzen denean amaren batez besteko adina, aldiz, Europako altuena da (31,9 urte 2019an)
2019an Euskadin 30 urtetik beherako ama izan zuten 2801 ume[1] jaio ziren. Urte horretan jaiotako ume guztien % 18,2 baino ez ziren.
Euskadin 30 urtetik beherako ama zuten jaioberrien kopurua nabarmen jaitsi zen 2011 eta 2018 bitartean eta 2019an pixka bat egin zuen gora.
Baina 2019an izandako igoera hori nazionalitate atzerritarra zuten ama gazteengandik jaiotako umeen kopurua handitu zelako dator, nazionalitate espainiarra zuten ama gazteek izandako seme-alaba kopuruak beheranzko joera jarraitu baitzuen. 2019an izandako jaioberrien artean, erdiek baino gehiagok nazionalitate atzerriko ama izan zuten (% 58,3).
Euskadiko datuak Europan 2018an izandakoekin (azken datu eskuragarriak) alderatzen baditugu, ikusiko dugu Euskadin 30 urtetik beherako ama zuten jaioberrien portzentajea Europako txikiena dela eta, gainera, alde handia duela Europako batezbestekiko (% 41,1).
Hala ere, hain zifra txikia ez da harritzekoa kontuan hartzen badugu Euskadin lehenengo seme-alaba jaiotzen denean amek izaten duten batez besteko adina: 2019an ia 32 urte (31,9, hain zuzen ere); Espainiako altuena, Galizia eta Madrilekin batera (31,9 erkidego horietan ere).
Bai eta Europako altuena ere, 2018ko datuei erreparatuz gero (horiek dira Europako daturik berrienak). Europan amek lehenengo seme-alaba izaten dutenean beren batez besteko adina 29,2 urte dira.
[1] Bizirik jaiotako umeak dira.