Behatokiak azaroaren 20tik abenduaren 4ra online egindako inkestan eskainitako oparien zozketaren irabazleak
Abenduaren 14an Gazteen Euskal Behatokiak online egindako azken inkestan parte hartu dutenei eskainitako oparien zozketa egin zen. Inkesta hori azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean burutu zen.
Zozketa behatokiaren egoitzan egin zen eta han ondokoak egon ziren: Agurtzane Llano, Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaria, Josu Gerediaga, Eusko Jaurlaritzako Gazteria arduraduna, Oskar Longo, Gazteen Euskal Behatokiko teknikaria, eta Susana Alarcón, Ingartek Consulting S.L., inkesta kudeatu duen enpresako ordezkaria.
Xiaomi Mi Scooter Pro 2 patinete elektrikoa: | Ane Martínez |
Samsung Lite tableta: | Paula Cerrada |
Samsung Galaxy A71 telefono mugikorra: | Olaia Zumelzu |
Beats studio 3 kablerik gabeko entzungailuak: | Izaskun López |
Irabazleak opariez gozatzen ari dira jada.
Eskerrik asko inkesta honetan parte hartu duten gazte guztioi eta zorte on hurrengoan!