Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Indarkeria sexista eta gazteria: prebentzio pilulak' tailerra. Eider Goiburuk, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du tailerra.
Formazio honen helburu nagusia, administrazioko politikari eta teknikari arduradunei, bai gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea da. Helburu zehatzen artean honako hauek daude: sentsibilizazioa handitzea indarkeria sexistari dagokionez; gazteen eremuetan ematen diren indarkeria sexista egoerak identifikatzen laguntzea; indarkeria sexista egoerak prebenitu, kudeatu eta aurre egiteko baliabideak ezagutu eta sortzea.
Foileto informatiboa (pdf, 136 kb). Tailerraren edizioak EUSKARAZ izango dira.
Noiz eta non:
Bilbon:
Noiz: 2020ko martxoaren 3an eta 10ean
Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea
Hizkuntza: euskaraz
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 10etik 20ra.
Leku kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez
Bigarren edizioa Donostian:
Noiz: 2020ko martxoaren 2an eta 9an
Non: Donostian, CRAJ, Anoeta 28
Hizkuntza: euskaraz
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 10etik 20ra.
Leku kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez
Donostian:
Noiz: 2020ko martxoaren 6an eta 13an. BETETA
Non: Donostian, CRAJ, Anoeta 28
Hizkuntza: euskaraz
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 10etik 20ra.
Leku kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez
Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!
Ikastaroan parte hartzeko otsailaren 10ean indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).
Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 10etik 20ra
Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez
94 4031645
Hartzaileak: Europako Elkartasun Kidegoan egiaztatutako entitateetan lan egiten duten edo gazteekin lan egiten duten pertsonei emango zaie lehentasuna (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, hezkuntza zentroetan, boluntariotzan ...) Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.
Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.