'Sinestea zaila bada ere, gazteek topaketa analogikoa lehenesten jarraitzen dute digitalaren aurretik'

Argitalpen-data: 

Ane Ortíz BallesterosEMAIZE Sexologia Zentroak “Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan” ikastaroa emango du urrian zehar. Dinamizatzailea izango den Ane Ortíz Ballesterosekin hitz egiteko aukera izan dugu.

  • Nola eragin du konfinamenduak teknologien eta sare sozialen erabileran?

Bizi izan dugun ezohiko uneak jada geldiezina zen digitalizazio-prozesua bizkortu besterik ez du egin. Aste batzuetan, gure bizitzaren zati handi bat eraldatu egin zen ia konturatu gabe. Nork ez du bideo-dei bat egin Whatsapp, Telegram, Zoom, Meet edo antzeko plataformen bidez itxialdian? Bide digitaletatik lan egin behar izan dugu, ikasi egin behar izan dugu eta osasun-laguntzeko aukera ere izan dugu. Eszenatoki erabat digitalera egokitu gara presaka, horrek dakarren guztiarekin. 

  • Eta, zer eragin izan du agertoki berri horrek belaunaldi gazteengan eta zer arrisku dakartza?

Aldaketa handietako bat mugikorraren erabileran izan da. Gazteek sare sozial digitalen erabiltzeari buruzko azken argitalpenek goranzko joera berretsi dute. Sare sozialen erabilera %55 hazi da azken hilabeteetan, eta Interneten kontsumoa, berriz, %75 igo da aurreko urtearekin alderatuta.

Eremu digitalean haurrek jasaten dituzten indarkeria-mota nagusiak sexu-jazarpenarekin, irudi pribatuen hedapenarekin, indarkeria matxistarekin, ziberjazarpenarekin edo jokabide kaltegarriak bultzatzearekin lotuta daude. Hala ere, teknologiak debekatzea ez da irtenbidea. Helburua, gazteria, orain inoiz baino gehiago, teknologien erabilera seguru eta arduratsuan heztea eta laguntzea da. Halaber, funtsezkoa da aniztasunarekiko errespetuan heztea eta indarkeriarik gabeko harremanak sustatzea maila guztietan. Azken finean, plano digitala plano analogikoan gertatzen diren jokabideen isla baino ez da, desberdintasun txiki batzuekin, gure ekintzen inpaktua biderkatu eta bizkortu daiteke. 

  • Aldaketa horiek guztiek ere eragina izan al dute ligatzeko moduan?

Erabat bai. Pentsa zitekeenetik urrun, ligatzeko aplikazioen erabilera % 94raino igo da 35 urte baino gutxiago duten pertsonen artean. Tinder, Wapa (neskentzat) eta Grindr (mutilentzat) izan dira azken hilabeteetan gehien deskargatu diren aplikazioak. Era berean, zibersexua beste aukera bat izatetik, itxialdiko egunetan partekatutako erotikaren alternatiba bakarra izatera igaro zen; beraz, praktika hori geratzeko etorri delakoan gaude.

Arretaz pentsatzen badugu, praktika hau ez da ohiko topaketak baino antsietate guxtiago eragin dezake. "Izuaren botoia" daukagu. Gustura ez bagaude edo arriskuan sentitzen bagara, hau sakatuz, desagertu gaitezke. Gainera, sarketa ezinezkoa izateak amatoria birpentsatzera bultzatzen gaitu, deskoitalizatzera. Era berean, "arrisku" tradizionalak, hala nola Genital bidezko Gaixotasunak edo planifikatu gabeko harudunaldiak desagertu egiten dira, eta, beraz, segurtasun faltsu bat sentitzera irits gaitezke. Hala ere, badira praktika honetatik eratorrirako beste arrisku batzuk; beraz, horiek ezagutzea eta babesten ikastea funtsezkoa da.

Dena den, sinestea zaila bada ere, gazteek topaketa analogikoa lehenesten jarraitzen dute digitalaren aurretik. Aldaketa handiena, lehenengo kontaktuan ematen da, non taberna batean edo kalean eman beharrean, espazio digitalean (nerabeen kasuan Instagram eta Tik-Token batez ere) izaten den. Behin lotura ezarrita, plano analogikora oso azkar igarotzen dira. 

  • Zein da aurrean dugun erronka hezkuntza digitalari dagokionez?

Hezkuntza gehiago eta debeku gutxiago. Sexualitatearekin gertatzen den bezala, beldurrei eta arriskuei erreparatzeak premiazkoaz arduratzera baino ez gaitu eramaten, garrantzitsuena alde batera utzita. Hori dela eta, erronka, aro digitalak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzea da, alderdi positiboak azpimarratzea sor daitezkeen zailtasunak edo arazoak baztertu gabe eta pribatutasun-tresnak eskuratzea, hori guztia, bizitza analogikoaren abantailak ahaztu gabe. 

  • Zer helburu planteatzen dituzu ikastaro honetan?

Helburu nagusia Internetek eta IKTek nerabeen adierazpenean, komunikazioan eta harremanetan nola eragiten duten ezagutzea da, guzti hau komunikabideek erabili ohi duten paradigmatik urrun. Batez ere sexu eta erotikabarloak jorratuko ditugu, arriskuak gutxitze aldera.

Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan