Abenduak 1a: HIESaren aurkako Munduko Eguna

Argitalpen-data: 

2020an, Giza Inmunoeskasiaren Birusak (GIB) eragindako 28 infekzio berri egon ziren 30 urte baino gutxiagoko Euskadiko gazteen artean

HIESaren aurkako Munduko Eguna dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak Eusko Jaurlaritzako HIESaren Prebentzio eta Kontrolaren Planak GIB infekzio berriei buruz emandako datuak aurkezten ditu.

Datuon arabera, 2020an, Euskadin, 105 GIB infekzio berri egon ziren. Horietatik, 28 infekzio berri 30 urte baino gutxiagoko gazteen artean eman ziren, hau da, guztien % 26,7a.

GIB infekzio berriak dituzten pertsonen batez besteko adina 38,9 urte da.

GIBaz infektatutako gazteen tasa, adin-tarte bereko 10.000 pertsonako, 1,4koa da.

Azken hamar urteetako bilakaerak, grafikoan islatuta, erakusten du balioak duela hamarkada batetik hona ia ez direla aldatzen.

GIB bidezko infekzio berrien tasaren bilakaera EAEn 30 urte baino gutxiagoko gazteen artean, sexuaren arabera (tasa 10.000ko)

Gazteen Euskal Behatokiaren Estatistiketan osasunari eskaintzen zaion atalean, GIB infekzio berriei dagozkien datuak aurki daitezke.