Bideojokoen erabilera handitu da Euskadiko gazteen artean, batez ere mutilen artean

Argitalpen-data: 

Euskadin, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 17,8k dio egunero edo ia egunero jolasten duela kontsolekin edo ordenagailuko edo mugikorreko jokoekin. Beste % 11,9k astean hiru edo lan egunetan jolasten duela dio; beraz, esan dezakegu hamar gaztetik hiruk (% 29,7k, hain zuzen ere) jolastu ohi dutela bideojokoetan.

Beste % 16,0k astean behin edo bitan bakarrik jolasten duela adierazi du eta gainerakoek maiztasun txikiagorekin edo inoiz ez dutela horrelako jokoetan jolasten esan dute.

Bideojokoetan aritzea ohikoagoa da gizon gazteen artean, emakume gazteen artean baino. 20 urtetik beherakoek nagusiagoek baino sarriago jokatzen dute; egia esan, zenbat eta nagusiagoa izan orduan eta gutxiago jolasten da bideojokoetan.

Frecuencia con la que la juventud de Euskadi de 15 a 29 años juega con consolas, juegos de ordenador o de móvil, según sexo y grupos de edad

Kontuan hartzen baditugu 2021ean kontsolekin edo ordenagailuko edo mugikorreko jokoekin gutxienez astean hiru egunetan jolasten dutenen ehunekoak eta 2016an jasotakoekin alderatzen baditugu, ikus dezakegu gizon gazteen artean jolasten dutenen portzentajea hamar puntu igo dela; emakumeen artean, aldiz, ia ez da aldatu. Bestetik, jolastu ohi dutenen ehunekoa gehiago handitu da 20 eta 24 urte bitartekoen artean, beste adin-taldeen artean baino.

Bideojokoetan jolasteko ohituraren bilakaera (gutxienez astean hiru egunetan) Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean, sexuaren eta adin-taldeen arabera (%)