Euskadiko 20 eta 29 urte bitarteko gazteen erdiak baino gehiagok funtzionario izatea pentsatu du

Argitalpen-data: 

2020an, Gazteen Euskal Behatokiak ea inoiz pentsatu izan duten oposizioetara aurkeztea eta funtzionario izatea galdetu zien 15 eta 29 urte bitarteko 1.500 gazteri. Gazteen erdiak baino gehiagok pentsatu izan duela aitortu zuen.

Alde batetik, % 2,1ek oposizioren batera aurkeztu zela eta gainditu zuela adierazi zuen. Beste % 2,0 aurkeztu zen baina ez zuen gainditu eta ez zen berriro aurkeztu. Eta beste % 4,8 oposizioak prestatzen zegoen galdetu ziotenean (hau da, 2020an). Guztira, esan dezakegu Euskadiko gazteen % 8,9 aurkeztu izan dela oposizioren batera edo horretarako ikasi duela.

Bestetik, gazteen % 36,1ek oposizioetara aurkeztea pentsatzen zegoela esan zuen eta beste % 9,1ek erantzun zuen pentsatu izan zuela baina ez egitea erabaki zuela. Guztira, gazteen % 45,2k pentsatu izan du gai horri buruz, oposiziorik prestatu eta egin ez badu ere.

Azkenik, Euskadiko gazteen % 44,5ek ez du inoiz oposizioetara aurkeztea pentsatu. Gainerako % 1,3k ez zuen erantzun.

Euskadiko gazteen banaketa, oposizioak egitea pentsatu izanaren arabera (%)

Oposizioen inguruan alde handiak daude adinaren arabera: 20 urte bete baino lehen gazte gehienek ez dute funtzionario izatea pentsatu, 20 eta 24 urte bitartean funtzionario izateko oposizioak egitea pentsatzen ari direnek osatzen dute talde handiena eta 25 eta 29 urte bitartean, aldiz, bost gaztetik bat aurkeztu izan da oposizioren batera edo horretarako ikasten zegoen galdera egin zen unean.

Euskadiko gazteen adin-taldeen banaketa, oposizioak egitea pentsatu izanaren arabera (%)

Datu horiek Euskadiko gazteak 2020 ikerketaren aurrerapena dira.