Euskadiko biztanle gazteen ehunekoa, oro har, % 13,8 da

Argitalpen-data: 

Biztanleriaren Mundu Eguna dela-eta, Gazteriaren Euskal Behatokiak Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTAT) Biztanleen Udal Estatistikatik datozen datu demografikoak aurkeztu ditu.

2020ko urtarrilaren 1ean, Euskadik 2.199.711 biztanle zituen. Biztanle horietatik 15 eta 29 urte bitarteko gazteak 303.209 ziren: % 51,2, gizonak (155.214) eta % 48,8, emakumeak (147.995).

Gazteen kopuruak behera egin zuen etengabe 2009 eta 2016 artean, eta gorakada txiki bat gertatu da 2017 eta 2020 artean. Izan ere, 2020an gainditu egin da Euskadiko 300.000 gazteen muga sinbolikoa.

15-29 urteko biztanleria gaztearen bilakaera (zifra absolutuak)

15-29 urteko biztanleria gaztearen bilakaera (zifra absolutuak)

Iturria: EUSTAT (Biztanleen Udal Estatistika)

15 eta 29 urte bitartekoen kolektiboa bost urteko adin-taldetan banatuta, ikusten da banaketa nahiko homogeneoa dela: 15-19 urtekoen taldean, gazteen % 34,1 daude (103.343 pertsona), 20-24 urtekoen taldean, % 32,5 (98.502 pertsona) eta 25-29 urtekoen taldean, berriz, % 33,4 (101.364 pertsona). 

15 eta 29 urte bitarteko biztanleria gaztea, bost urteko adin-taldeen eta sexuaren arabera, 2020an (zifra absolutuak)

15 eta 29 urte bitarteko biztanleria gaztea, bost urteko adin-taldeen eta sexuaren arabera, 2020an (zifra absolutuak)

Iturria: EUSTAT (Biztanleen Udal Estatistika)

Lurralde historikoen arabera, Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko biztanleen % 51,1 Bizkaian bizi dira (154.927 pertsona), % 34,1 Gipuzkoan (103.535 pertsona) eta % 14,8 Araban (44.747 pertsona).

Gazte-indizea edo gazteen proportzioa, biztanleria osoarekiko, apur bat errekuperatu da azken urteetan, baina oraindik oso txikia da ( % 13,8, 2020an) eta Euskadi oso gizarte zahartua dela agerian uzten du.

Euskadiko gazte-indizearen bilakaera (%) 

Euskadiko gazte-indizearen bilakaera (%)

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia, EUSTATen datuak oinarri harturik (Biztanleen Udal Estatistika)

Bestalde, 15 eta 29 urte bitarteko pertsonen eta 64tik gorakoen artean erlazio bat ezartzen badugu, datuek berriro ere erakusten digute gazteek pisu espezifikoa galdu dutela biztanleria osoari dagokionez. 2009an, 84,0 gazte zeuden 64 urtetik gorako 100 pertsonako; 2020an ratio hori 61,3ra jaitsi da.

15 eta 29 urte bitarteko gazteek 64tik gorako 100 pertsonako duten kopuruaren bilakaera, sexuaren arabera (ratioa) 