Euskadiko hamar gaztetik bederatzi abortu libre eta borondatezkoaren alde daude

Argitalpen-data: 

2020an Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 92,1ek abortu libre eta borondatezkoaren aldekoak zirela zioten.

Portzentaje hori aurreko urteetan jasotakoa baino altuagoa da. Ondoko grafikoan ikus daitekeenez, abortu librearen aldeko gazteen portzentajeak gora egin du, eten gabe, 2008tik hona (2008an neurtu zen jarrera hori lehen aldiz).

Abortu libre eta borondatezkoaren alde dauden Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen portzentajearen bilakaera

Oro har, emakumeak gizonak baino aldekoagoak agertzen dira; eta 25 urtetik beherako emakumeak 25 eta 29 urte bitartekoak baino aldekoagoak.

2020an, Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteek abortu libre eta borondatezkoari buruz duten jarrera

Aurkeztutako datuak “Euskadiko gazteak 2020/2021” txostenaren aurrerapena dira. Gazteen Euskal Behatokiak lau urtean behin egiten du “”Euskadiko gazteak” izeneko ikerketa gure erkidegoko gazteen egoera eta iritzien bilakaera aztertu ahal izateko.