Euskadin, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 87,6k sare sozialetan bere pribatutasuna bermatzeko neurriak hartzen ditu

Argitalpen-data: 

2022ko urtarrilaren 28a, Datuen Babesaren Eguna

2022ko urtarrilaren 28a, Datuen Babesaren Eguna

Datuen Babesaren Eguna 2006tik ospatzen da eta bere helburu nagusia hauxe da: herritarrak kontzientziatzea eta informatzea datuak babesteko eskubideez eta eskubide horiek nola gauzatu behar diren.

Gazteen Euskal Behatokitik “Euskadiko gazteak eta sare sozialak” txostenaren datu batzuk aurkeztuko ditugu. Txosten hori 2018an egin zen eta Euskadin bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko 1.512 gazteri egindako inkesta baten emaitzetan oinarritzen da.

Gazte horien gehiengo zabalak (% 87,6) dio neurriren bat hartzen duela sare sozialetan bere pribatutasuna bermatzeko eta igotzen dituen edukiak pertsona jakin batzuek soilik ikusteko.

Emakume gazteek gizon gazteek baino proportzio handiagoan hartzen dituzte pribatutasuna babesteko neurriak (% 91,8 eta % 83,6, hurrenez hurren).

Sexua eta adina gurutzatuz gero, ikus dezakegu gizonen artean gazteenak (15 eta 19 urte bitartekoak, hain zuzen ere) direla horrelako neurriak proportzio handienean hartzen dituztenak eta ehunekoak behera egiten duela adinean gora egin ahala; emakume gazteen artean, aldiz, ez da alde esanguratsurik ikusten adinaren arabera.

Sare sozialetan bere pribatutasuna bermatzeko neurriak hartzen dituzten Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteak, sexuaren eta adinaren arteko gurutzearen arabera (%)