Abian da indarkeria matxista prebenitzeko 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako Beldur Barik lehiaketa

Argitalpen-data: 

Beldur Barik lehiaketa

Lehiaketa

Gazteek azaroaren 10era arteko epea izango dute kultura matxista eta indarkeria sexistari aurre egiteko konpromiso pertsonala eta kolektiboa islatzen duen ikus-entzunezko lan bat aurkezteko.

Materiala

Zer da Beldur Barik jarrera? 

  • Erreferente positiboak erakustea du helburu: ahaldundutako neska indartsuak eta indarkeria sexistaren aurkako borroka aktiboan inplikatzen diren mutilak, neskei bakarrik eragiten dion zerbait ez dela erakusten dutenak. 
  • Indarkeria matxistak gainditzeko eta harreman askeak, errespetuzkoak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso aislatzea. 
  • Nesken ahalduntzetik eta mutilek matxismoaren aurka hartutako konpromisotik gogoetak sortzeko gaitasuna.