Arauak proiektuak aurkezteko EAEko Administrazio Orokorraren 2024ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako.
Ebazpen honen helburua deialdiaren arauak ezartzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2024ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako lankidetza proiektuak aurkezteko, proiekturik egokienak hautatzeko eta haien proiektuetan Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatuek parte hartuko duten erakunde onuradunei diru-laguntzak zer baldintzatan emango zaizkien zehazteko.
- Ebazpena, 2024ko azaroaren 22koa (EHAA, 2024ko abenduaren 11a)
- Diru-kopurua: 80.000 euro
- Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Abenduaren 12tik 2024ko urtarrilaren 12ra arte.
- Proiektuak aurkezteko tokiak: eskabide-eredua, eskabideak izapidetzeko xehetasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuratu daitezke.