Euskadin 61,3 gazte daude 64 urtetik gorako 100 pertsonako

Argitalpen-data: 

Gazteen Euskal Behatokiak Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTAT) Biztanleriaren Udal Estatistikatik ateratako datu demografikoak aurkezten ditu.

2022ko urtarrilaren 1ean, Euskadiko biztanleria 2.186.517 pertsonakoa zen; horietatik 310.433, 15-29 urteko pertsonak ziren eta 506.596, 64 urtetik gorakoak.

Bi adin talde horiek harremanetan jarriz gero, zera ikusten dugu: Euskadin 64 urtetik gorako 100 pertsonako, gaur egun, 15 eta 29 urte bitarteko 61,3 pertsona daude. Kalkulu horren emaitza etengabe jaitsi da azken urteetan, 2012ko 71,5etik egungo 61,3ra.

Gizonen eta emakumeen bizi-itxaropenetan dauden aldeak eta 64 urtetik gorakoen artean sexuaren arabera dagoen proportzioak (215.969 gizon eta 290.627 emakume) alde handia eragiten du 64 urtetik gorakoen eta gazteen artean, sexuaren arabera. Gizonen artean, 64 urtetik gorako 100 gizoneko 73,8 gizon gazte daude; emakumeen artean, berriz, nabarmen txikiagoa da, 64 urtetik gorako 100 emakumeko 52,0 emakume gazte baitaude.

15 eta 29 urte bitarteko gazteen kopuruaren bilakaera, 64 urtetik gorako 100 pertsonako

Datu hauek Gazteen Euskal Behatokiaren web-orriko estatistiketan kontsulta daitezke, zehazki, "Demografia eta biztanleria" atalean.