Gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2023an

Gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak (2023)EBAZPENA, 2023ko ekainaren 1ekoa (EHAA, ekainaren 14koa), Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarena, 2023. urtean gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzekoa.

Ebazpeni hau irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoei, publiko nahiz pribatuei, dago zuzendua, eta 145.000 euroko diru kopurua du.

Gazteen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzen laguntzea da agindu honen helburua, eta hori da, hain zuzen ere, Lehendakaritzak planteatzen duen beste tresna bat gazteak gizartean integratzen laguntzeko. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko entitateei aukera ematen zaie gazteen mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak egiteko, entitate horiek askatasunez egindako diseinuaren arabera, sormen-ekimena murriztu lezaketen muga estu zorrotzetatik urrun.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Ebazpena EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita, ekainaren 15etik uztailaren 14ra arte.

Informazio gehiago