2024ko maiatzean nabarmendutako artikuluak: Finantza-hezkuntza gazteen artean; Adiskidetasuna, elkarrekiko laguntza-sareak eta gazte-aktibismoak; Gizonen eta emakumeen helduaroko sarrera

Argitalpen-data: 

Maiatzeko artikulu nabarmenak


DÍAZ RESTREPO, C.A., HOYOS LLANOS, O.H., ARISMENDY QUINTERO, D.E. y DUQUE HURTADO, P.L., 2023. Educación Financiera en la población joven: una revisión y análisis bibliométrico. Revista colombiana de educación, no. 89, ISSN 0120-3916, 2323-0134

Finantza Hezkuntzak garrantzi handia hartu du gaur egun, neurri handi batean pertsonei finantza-erabaki egokiak hartzeko beharrezkoak diren trebetasunak eta ezagutzak eskuratzeko aukera ematen dielako, eta, gainera, merkatuan dauden finantza-produktuak eta -zerbitzuak behar bezala aukeratzeko trebetasun analitikoa sortzen duelako. Berrikuspen bibliografikoko artikulu honekin, gazteen Finantza Hezkuntzaren gaia jorratu nahi da, autore, egile, argitalpen, aldizkari, herrialde eta eremuari ekarpen handiena egiten dioten erakundeen identifikazioarekin lotutako literatura-berrikuspen baten bidez. Horretarako, kontsultak egin ziren Web of Science (WoS) eta Scopus datu-baseetan; horretaz gain, R eta Bibliometrix tresna bibliometrikoak erabiliz, analisi bibliometrikoa, sareko analisia eta, gainera, gaiarekin lotutako ikerketa-ikuspegiak identifikatu ziren. Aurkikuntzarik garrantzitsuenen artean, Estatu Batuek gain honetan duten lidergoa nabarmendu ahal izan zen; izan ere, ekoizpen osoaren % 45 metatu zuen aztergai dugun arloan, eta, gainera, munduko erreferente gisa posizionatu zen *aldizkariei,, egileei eta ikerketa-eremuari ekarpen handiena egiten dioten erakundeei dagokienez.


PUCHE CABEZAS, L., 2024. Amistad, redes de apoyo mutuo y activismos juveniles: Respuestas solidarias a la discriminación. Revista de antropología experimental, no. 24, ISSN 1578-4282

Artikulu honetan, haurtzaroan eta gaztaroan estigmatizazioari eta izaera transfobikoko indarkeriei aurre egiteko abian jartzen ari diren elkartasunezko erantzun batzuk aztertzen dira, bereziki eskola-testuinguruetan gertatzen direnak, baina ez han bakarrik. Horretarako, beren burua trans gisa identifikatzen duten (edo beren ingurukoek identifikatzen dituzten) eta inguruneko etsaitasunetik babesteko eta modu antolatuan zalantzan jarri eta eraldatzeko maila guztietako taktikak eta estrategiak baliatu dituzten haur eta gazteen ahotsak entzun dira. Aurkezten diren narratibak azken hamarkadan Espainian egindako ikerlan sozio-antropologiko baten ondorio dira, eta analisia honela antolatuta dago: lehenik eta behin, adiskidetasunaren zeregina eta eskoletan elkarri laguntzeko eratzen diren aliantza informalak jorratzen dira; bigarrenik, ikusgarritasun eta aktibismo presentzialeko esperientzia batzuk aztertzen dira; hirugarrenik, gizonezko transen komunitate birtualen azterketa kritikoa eskaintzen da. Artikuluaren amaieran, errealitate horiek planteatzen dizkiguten galdera eta erronka batzuk formulatu dira.


SIMÓ NOGUERA, C.X., MORENO MÍNGUEZ, A. y GIL SOLSONA, D., 2023. La entrada en la vida adulta de hombres y mujeres a través de las generaciones en España (1920-2000). Madrid, Centro de Investigaciones Sociológicas CIS. ISBN 978-84-7476-900-5

Liburu honetan, CISek egindako inkesta-modulu batean jasotako datuen analisiaren emaitzak biltzen dira. Moduluak Biografías de emancipación, generaciones y cambio social en España du izenburu, eta atzera begirako informazioa biltzeko diseinatu zen, gazteen bizi-ibilbideak aztertzeko helburuarekin, 18 urteko eta gehiagoko gizonen eta emakumeen belaunaldietatik abiatuta, eta interes berezia jarriz emantzipazio-prozesuan. Hori guztia, gazteei eta gazteen emantzipazio-prozesuei buruzko belaunaldien arteko datu mugatuko testuinguruan. Azterlan honetan, emantzipazioa hainbat dimentsio hartzen dituen prozesuen baturatzat joda. Prozesu horien artean, gurasoen etxetik behin edo behin baino gehiagotan irtetea «ibilbide» konplexu baten barruko beste gertaera bat baino ez da. Lortutako emaitzek beste azterlan batzuetan aurkitutako ebidentzia enpirikoak berresten dituzte, eta beste alderdi batzuen berri ere ematen dute. Azterlanak, gainera, helduarorako ibilbidean aldaketa sozial sakonak izan dituzten belaunaldi-tarte zabala hartzen du. Horrek testuinguru berri batean jartzen gaitu, Espainiako emantzipazioari buruzko eztabaidari berriro ekiteko. Azpimarratzekoa da aldaketa nabarmenenak 1959ra arte jaiotako belaunaldien eta ondoren jaiotakoen artean gertatzen direla. Belaunaldi gazteenen gazte-trantsizioek konplexuagoa izateko joera argia erakusten dute, handiagoa baita ibilbide ez lineal eta itzulgarrien presentzia. Aldi berean, ebidentziak aurkitu ditugu belaunaldi zaharrenen ibilbideak ez zirela aurreko ikerlanetan aditzera ematen zuten bezain linealak. Lan honek beste ebidentzia sendo bat ere ematen du: aldaketa nabarmenenak emakumeek izan dituzte; hau da,  emakumezkoen belaunaldi zaharrenen eta gazteenen artean gertatutako aldaketak askoz ere sakonagoak dira gizonezkoen artean baino.