Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko lau emakumetik batek dio noizbait sexu-jazarpena jasan duela sare sozialetan (% 23,8)

Argitalpen-data: 

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko ia gazte guztiek diote egunero sare sozialak erabiltzen dituztela. Eta, 2023an, gazte horien % 29,3k adierazi du jazarrita sentitu dela noizbait sare sozialetan, norbaitek, beste gauza batzuen artean, mezuak etengabe bidaltzen zizkiolako, iruzkin desatseginak egiten zizkiolako, iraintzen zuelako edo mehatxatzen zuelako. Emakume gazteek gizon gazteek baino neurri handiagoan adierazi dute ziberjazarpena sentitu dutela: emakumeen % 36,3k eta gizonen % 22,6k.

Gazteen Euskal Behatokiak azken urteotan egin dituen sare sozialei buruzko neurketa guztietan errepikatzen da emakume gazteek jazarpen-bizipenak neurri handiagoan izatea. Gainera, sare sozialetan jazarpen-egoeraren bat bizi izan dutela dioten gazteen ehunekoak, bai emakumeenak bai gizonenak, gora egin du 2018tik 2023ra.

Sare sozialetan jazarpen-egoeraren bat bizi izan dutela dioten Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoaren bilakaera, sexuaren arabera

Gainera, 2023an gazteei galdetu zaie kasuren batean sare sozialetan jasandako jazarpena sexuala ote zen. Sare sozialetan jazarpen-egoeraren bat bizi izan duten emakumeen % 65,5ek adierazi du kasuren batean sexu-jazarpena izan dela; gizonen kasuan, ehunekoa ez da hain handia (% 32,8).

Horrek esan nahi du Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazte guztien artean, emakumeen % 23,8k eta gizonen % 7,4k jasan dutela noizbait sexu-jazarpena sare sozialetan.

Sare sozialetan noizbait sexu-jazarpena bizi izan dutela dioten Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoa, sexuaren arabera

Gazteen Euskal Behatokiak bi irakurketa-gida egin ditu 2024an, gai horri buruzko erreferentziazko materialarekin:

Bestalde, 2030 Agendaren lehentasunen euskal programak, 2021-2024 aldirako jarduera-planean, Gobernu Programaren 150 konpromiso eta Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko harremana ezartzen ditu. Konpromiso horietatik jarduera zehatzak sortzen dira. Konpromiso horiek 25 jardun-arlotan egituratuta daude. 13. arloa "Genero-berdintasuna" da.

2030 Agendaren lehentasunen euskal programa

Gainera, arlo horrek lotura zuzena du Garapen Iraunkorrerako Helburuen 2030 Agendaren bosgarren helburuarekin, “Genero-berdintasuna” izenekoa hau ere.

Genero berdinatasunaGarapen Iraunkorrerako Helburuak