Gazteen Euskal Behatokiak 'Aurrera Begira. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak' aurkezten du

Argitalpen-data: 

Aurrera Begira ikerketak hamaika urte daramatza aztertzen nola hautematen duen euskal gazteriak oraina eta zeintzuk diren etorkizuneko aurreikuspenak epe laburrean.Aurrera begira 2023 txostena

 Azterlan hori tresna sintetiko gisa sortu zen, gazteak gehien kezkatzen dituzten gaiei buruzko pertzepzioen bilakaera neurtzeko asmoz. Gai horien artean enplegua, emantzipazioa edo amatasuna/aitatasuna ditugu, besteak beste. 

Gazteen pertzepzioak ezagutzeko, 15 eta 29 urte bitarteko 6.737 gaztek egin zuten inkesta hau, 2023ko abenduaren 11tik 16ra 

Aurrera Begira ikerketaren emaitzak 10 adierazletan egituratzen dira. Lehenengo hirurak egungo egoeraren balorazioan oinarritzen dira, ikuspuntu pertsonal eta kolektibotik.

  1. Egungo egoeraren balorazio indizea
  2. Norberaren poztasun indizea
  3. Bizitzaren alderdien balantzea

Jarraian, enplegu-aurreikuspenak ardatz dituzten lau adierazle aztertzen dira:

  1. Lana galtzeko edo baldintzak okertzeko arriskua
  2. Lana aurkitzea aurreikustea
  3. Prestakuntzari lotutako lana izatea aurreikustea
  4. Derrigorrez emigratu beharra aurreikustea
  5. eta 9. adierazleek emantzipazioari eta amatasun-aitatasunari buruzko aurrikuspenak jorratzen dituzte:
  6. Emantzipazioa zapuztuko dela aurreikustea
  7. Amatasun eta aitatasun atzeratuaren indizea

Azkenik, hamargarren adierazleak etorkizun pertsonalari, gazteria osoaren egoerari eta Euskadiko egoera orokorrari buruzko aurreikuspenak aztertzen ditu:

  1. Etorkizunarekiko konfiantza indizea 

2023an adierazleak hobetu egin dira

Aurrera Begira 2023 ikerketaren emaitzek adierazleen susperraldi orokorra erakusten dute, aurreko urtearekin alderatuta, baina oraindik ez dira lortu pandemiaren aurreko balioak. Egungo egoeraren balorazio indizea, norberaren poztasun indizea, enpleguari eta emantzipazioari buruzko aurreikuspenak eta etorkizunarekiko konfiantza hobetu dira.