Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko Gazteen Panorama 2023 argitaratu du

Argitalpen-data: 

Panorama de la Juventud de Euskadi 2023Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko Gazteen Panorama (PDF, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da) argitaratu du, bilduma honen hamargarren edizioa betetzen duena.

Ikerketa honek 115 adierazleri buruzko informazioa du, 9 ataletan banatuta:

  1. Demografia eta biztanleria
  2. Hezkuntza
  3. Enplegua eta egoera ekonomikoa
  4. Emantzipazioa eta etxebizitza
  5. Osasuna
  6. Aisia, kultura eta kirola
  7. Euskara
  8. Balioak eta jarrerak
  9. Emakume era gizonen arteko berdintasuna

115 adierazle horiek biltzen duten informazioa lehen mailako iturrietatik dator, hau da, Gazteen Euskal Behatokiak, batez ere Euskadiko Gazteak serieak, egiten dituen ikerketetatik, bai eta bigarren mailako iturrietatik ere (EUSTAT, Eusko Jaurlaritzako sailak, etab.).

Ikerketa honetako adierazle guztiek sexuaren arabera bereizitako informazioa eskaintzen dute, eta kasu batzuetan baita bost urteko adin-taldeen arabera ere. Datuak estatistikoki fidagarriak diren heinean, Euskadiko hiru lurralde historikoei buruzko informazioa ere ematen da.

Euskadiko Gazteen Panorama 2023 EUSTATen estatistika ofiziala da, eta, gainera, funtsezko tresna da Gazte Planaren adierazleen eta gazteriarekin lotutako beste estrategiaen jarraipena egiteko.