0tik 10era bitarteko eskalan, ikastaroen batez besteko balorazioa 9,1 puntukoa izan da
- urtean, Gazteen Euskal Behatokiak 7 prestakuntza-ikastaro antolatu ditu:
- Substantziadun adikzioak eta jokabide-adikzioak (bi edizio, bata Bilbon eta bestea Donostian).
- Gure gorputzak ezagutzea, onartzea eta gozatzea, tratu oneko harremanen oinarria (edizio bakarra Bilbon).
- Autozainketa emozionaleko trebetasunak nerabeekin eta gazteekin lan egiten dutenentzat: antsietatea nola kudeatu (edizio bakarra Gasteizen).
- Teknologia digitala eta osasun mentala: nola ehundu ongizate digital eta emozionala gizartean, bereziki nerabeengan (bi edizio, bata BIlbon eta bestea Donostian).
- Suizidioaren prebentzioa: gatekeeper 1. mailako programa (edizio bat lurralde historiko bakoitzeko: Bilbon, Donostian eta Gasteizen).
- Bizipen-tailerra eta hausnarketa partekatua: Nerabeekin maskulinitateari buruzko lanaren erronkak. Estrategiak eta baliabide pedagogikoak (bi edizio, bata Gasteizen eta bestea Donostian).
- Jazarpena eta ziberjazarprenaren inguruko tailerra: kasu praktikoak (bi edizio, bata Bilbon eta bestea Gasteizen).
Ikastaroetan parte hartu duten 275 pertsonetatik 225 emakumeak ziren eta 50 gizonak. Lanbide-profilari dagokionez, 145 hezkuntza arautuan lan egiten duten pertsonak izan dira; beste 94 gazteria-arloan lan egiten duten pertsonak izan dira (gazte-informazioko bulegoetako langileak, udalak, aldundiak eta gazte-elkarteak, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeko taldeak eta beste erakunde batzuk) eta beste 36k beste profil profesional batzuk zituzten.
Hona hemen ikastaroei 0tik 10erako eskalan emandako balorazioak:

