Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko lau gaztetik hiruk uste dute urrats gehiago eman behar direla euskararen presentzia eremu guztietan bermatzeko (% 74,7).

Argitalpen-data: 

Irudia. Euskaraldia 2025

Maiatzak 15-25, Euskaraldia

Gazteen Euskal Behatokiak inkesta bat egin zuen 2024ko urriaren 10 eta 23 bitartean. Inkesta horretan 15 eta 29 urte bitarteko 2.047 gaztek parte hartu zuten. Inkesta horren emaitzen arabera esan dezakegu gazte horien % 45,3 oso ados daudela euskararen presentzia eremu guztietan bermatzeko pauso gehiago eman beharrarekin. Beste % 29,4 nahiko ados dago ideia horrekin, beraz, guztira, gazteen % 74,7 ados dago euskarak eremu guztietan presentzia izateko pauso gehiago ematearekin.

Aitzitik, gazteen % 13,6 ez dago oso ados ideia horrekin eta % 6,1 ez dago batere ados. Gainerako % 5,6k ez du erantzunik eman.

Grafikoa. Euskararen presentzia eremu guztietan bermatzeko urrats gehiago ematearekin 15-29 urteko gazteek azaldu duten adostasun-maila (%)

                               

Emakume gazteek gizon gazteek baino adostasun handiagoa dute euskararen presentzia eremu guztietan bermatzeko urrats gehiago emateko beharrarekin, eta baita, adin-taldeen arabera, 25 urtetik beherako gazteak 25 eta 29 urte bitartekoekin konparatuz gero. Lurralde historikoei dagokienez, behar horrekin oso ados dauden gazteen ehunekoa handiagoa da Gipuzkoako gazteen artean ( % 55,1).

                         Aurreko hilabetean entretenitzeko libururen bat irakurri dutela dioten 15 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoaren bilakaera, adin-taldeen arabera (%)

 

Gaur egun, Euskadiko 15 eta 34 urte bitarteko 10.000 gaztek baino gehiagok osatzen dute GaztePanela, eta Gazteen Euskal Behatokiarekin kolaboratzen dute, Behatokiak aldizka egiten dituen inkesten bidez iritzia emanez. Euskadiko gazte guztiek parte har dezakete GaztePanelean. Horretarako esteka honetan eman behar da izena: egin bat GaztePanelarekin.

Gazteen iritzia lagungarria da gazteen errealitatea ezagutzeko eta haien egoera erraztuko duten politika publikoak ezartzeko.

Irudia. GaztePanel, eman izena!