Gazteen Euskal Behatokiak txosten berri argitaratu du:
“Euskadiko gazteek dituzten iritziak eta jarrerak gizarte-aldaketei eta parte-hartzeari buruz”
Txosten honetan, gazteek nahi dituzten gizarte-aldaketei eta gai publikoetan parte hartzeko prestasunari buruz dituzten iritziei eta jarrerei buruzko datu eguneratuak eskaintzen ditu Gazteen Euskal Behatokiak.
Aztertutako gaiak hauexek izan dira:
- Gizarterako nahi duten aldaketa-maila
- Aldaketek norantz jo behar duten
- Aldaketa mota batzuekin gazteek duten adostasun-maila
- Gai publikoetan modu aktiboagoan parte hartzeko gogoa
- Modu ezberdinetan parte hartzeko prestasuna
- Azken urtean mobilizazio mota ezberdinetan parte hartzea
- Azken hiru urteetan izandako hauteskunderen batean bozkatzea
Aurreko urteetako datuak ditugunean, horien bilakaera aurkezten dugu, planteatutako gaiei buruz gazteek dituzten iritziak nola aldatu diren ikusteko.
Halaber, datuak sexuaren eta adinaren arabera bereizita aurkezten ditugu, eta, kasu batzuetan, iritzizko beste aldagai batzuen arabera, kolektiboen arteko desberdintasunak antzemateko.
Datu horiek Gazteen Euskal Behatokiak 2024ko urrian egindako inkesta batetik datoz. Inkesta horretan 15 eta 29 urte bitarteko 2.047 gazte elkarrizketatu ditugu.