Aurrera Begira 2024 (PDF, 1 MB)
2024an, hobetu egin dira gazteen Egoeraren Balorazio Indizea eta Norberaren Ongizate Indizea. Enpleguarekin lotutako adierazleek hobera egin dute pandemiaren garaian izandako balioekin konparatuz gero, batez ere ikasleen artean neurtzen den Prestakuntzari Lotutako Lana izatea Aurreikusteak. Gazteek datozen 5 urteetan beren egoera pertsonala hobetuko dela uste badute ere, Etorkizunarekiko Konfiantza Indizeak behera egin du. Ziurgabetasun-giro orokorrak eragina du Euskadik eta gazteek kolektibo gisa etorkizunean izango duten bilakaerari buruzko aurreikuspenetan.
Aurrera Begira ikerketak hamabi urte daramatza aztertzen nola hautematen duen euskal gazteriak oraina eta zeintzuk diren etorkizuneko aurreikuspenak epe laburrean.
Azterlan hau tresna sintetiko gisa sortu zen, gazteak gehien kezkatzen dituzten gaiei buruzko pertzepzioen bilakaera neurtzeko asmoz. Gai horien artean enplegua, emantzipazioa edo amatasuna/aitatasuna ditugu, besteak beste.
Gazteen pertzepzioak ezagutzeko 2.663 inkesta egin ditugu 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean, 2024ko abenduaren 9tik 2025eko urtarrilaren 8ra.
Aurrera Begira ikerketaren emaitzak 10 adierazletan egituratzen dira. Lehenengo hirurak egungo egoeraren balorazioan oinarritzen dira, ikuspuntu pertsonal eta kolektibotik.
1. Egoeraren Balorazio Indizea
2. Norberaren Ongizate Indizea
3. Bizitzaren Alderdien Balantzea
Jarraian, enplegu-aurreikuspenak ardatz dituzten lau adierazle aztertzen dira:
4. Lana Galtzeko edo Baldintzak Okertzeko Arriskua
5. Lana Aurkitzea Aurreikustea
6. Prestakuntzari Lotutako Lana Izatea Aurreikustea
7. Derrigorrez Emigratu Beharra Aurreikustea
Emantzipazioari eta amatasun-aitatasunari buruzko aurrikuspenak 8. eta 9. adierazleek jorratzen dituzte:
8. Emantzipazioa Zapuztuko Dela Aurreikustea
9. Amatasun eta Aitatasun Atzeratuaren Indizea
Azkenik, hamargarren adierazleak etorkizun pertsonalari, gazteria osoaren egoerari eta Euskadiko egoera orokorrari buruzko aurreikuspenak aztertzen ditu:
10. Etorkizunarekiko Konfiantza Indizea