Ikastaroa: "Bizipen-tailerra eta hausnarketa partekatua: Nerabeekin maskulinitateari buruzko lanaren erronkak. Estrategiak eta baliabide pedagogikoa"

Argitalpen-data: 

Ikastaroa Bilbon, urriaren 14, 21eta 28.

Ikastaroaren azala.                                                          Ikastaroaren egutegiaren irudia.

GEBek ‘Bizipen-tailerra eta hausnarketa partekatua: Nerabeekin maskulinitateari buruzko lanaren erronkak. Estrategiak eta baliabide pedagogikoak ’ ikastaroa antolatu du.

Irakaslea Juan Manuel Feito Guerrero izango da, gizarte hezitzailea eta ‘Piper Txuriak’, berdintasunaren aldeko gizon elkarteko kidea. 

Helburu orokorra honako hau da: talde-dinamikan eta hausnarketan oinarritutako bizipen-ikaskuntzako eremu bat sortzea, parte-hartzaileak maskulinitateari buruzko lanaren esanahia eta dimentsioa ulertzera eramango dituena, eta nerabeekin hezkuntza arlo baten barruan gai horri heltzeko estrategia eta baliabide pedagogikoak garatzera eramango dituena.


Beste helburu batzuk:

  1. Gazteak entzuten eta balioestean oinarritutako hezkuntza esku hartzeko metodologia ikastea. 
  2. Tresna pedagogiko zehatzak sortzea hezitzaileok nerabeekin lan hori egin ahal izateko, eta arrakasta izan duten tresna batzuk ezagutaraztea.
  3. Gizonezkoen dominazioan oinarritutako maskulinotasun patriarkala eraikitzen duten genero-sozializazioko mekanismoak identifikatzea.
  4. Maskulinitate hegemoniko tradizionalaren estereotipoak eta genero-ezaugarriak arakatzea, "femeninoekin" alderatuz.
  5. Aurrekoari lotuta gizonen eta emakumeen bizitza baldintzatzen eta kaltetzen duten moduak ulertzea, maila guztietan.
  6. Bestelako maskulinotasunak erakustea, berdintasun- eta lankidetza-balioetan oinarritzen baitira, eta femeninoarekiko errespetuan.

Ikastaroaren liburuxka (PDF, 340 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Izena eman

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelera. Irakasleak euskararen erabilera sustatuko du, eta batzuetan erabiliko du. Dena den, partaideek erabili ahal izango dute bai euskara, bai gaztelera.

Bilbon:

  • Noiz: urriak 14, 21 eta 28.
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Non: Haur, Nerabe eta Gazteen Euskal Behatokia. Uriortu, 11 - behea
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
  • Izena emateko epea: irailaren 22tik 30era
  • Taldea: 20 lagun.

gaztebehatokia@euskadi.eus

Tel.: 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten edo laguntzen duten pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...), hala nola:

Hezkuntza ez-formaleko profesionalak (gazte informazioa, udalak, aldundiak,

gazteen elkarteak eta aisialdiko elkarteak, baita beste erakunde batzuk ere).

Gizarte-eta familia-hezitzaileak.

Hezkuntza formaleko profesionalak (orientatzaileak eta irakasleak).

Izena emateko hurrenkera ere hartuko da kontuan..

Oharra:

Ikastaroak kudeatzen dituen aplikazioa eguneratu dugu. Aurrerantzean ziurtagiri digitala beharko duzu izena emateko. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.