Donostia. Epea zabalik. Ikastaroa. Desiraren industria: pornoa ulertzeko ikuspegi hezitzailea

Argitalpen-data: 

Ikastaroa Donostian eta Bilbon otsailean

Irudia. Desiraren industria: pornoa ulertzeko ikuspegi hezitzailea                                                          Desiraren industria: pornoa ulertzeko ikuspegi hezitzailea. Egutegia

«Desiraren industria: pornoa ulertzeko ikuspegi hezitzailea» ikastaroa antolatu du GEBek.

Irakasleak: Raúl Marcos Estrada, EMAIZE Sexologia Zentroaren sexologoa eta psikologoa, eta Miren López de Arregi Lakuntza, EMAIZE Sexologia Zentroaren sexologoa eta gizarte Langilea.

Helburu orokorra: pornografiak pertsonen iruditeria erotiko kolektiboaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzea, eragin hori minimizatuko duten hezkuntza-kontrapisuak non eta nola aplikatu behar diren jakiteko.

 Beste zenbait helburu:

  • Pertsonen dimentsio erotikoari dagokionez, sexu-heziketa nola lantzen ari garen hausnartzea.
  • Eredu pornoerotikoa aztertzea.
  • Tresnak ematea kalitatezko eta, batez ere, sexu-hezkuntza integrala aplikatu ahal izateko, arriskuen prebentzioaz haratago.
  • Pornografiak emakumeenganako sexu-indarkeriaren gorakadan duen eginkizunari buruz hausnartzea.

Ikastaroaren liburuxka (PDF, 147 KB)

Bilbon:

  • Noiz: 2026ko otsailaren 4an eta 11n
  • Non:GEBen egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea
  • Ikasle kopurua: 20
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Donostian:

  • Noiz: 2026ko otsailaren 10ean eta 24an
  • Non: CRAJ, Anoeta 28
  • Ikasle kopurua: 20
  • Hizkuntza: euskara
  • Ordutegia: 9:30etatik 14:30etara

Eman izena Donostian

Izena emateko epea luzatu dugu Donostian izango den ikastarorako.

Norentzat:

Lehentasuna izango dute haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten edo laguntzen duten pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...), hala nola:

  • Hezkuntza ez-formaleko profesionalak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazte- eta aisialdi-elkarteak, bai eta beste erakunde batzuetakoak ere).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Hezkuntza formaleko profesionalak (orientatzaileak eta irakasleak). 

Izena emateko hurrenkera ere hartuko da kontuan.

Oharra:

Izena emateko ziurtagiri digitala beharko duzu. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gurekin:

gaztebehatokia@euskadi.eus

Tel.: 94 4031645