GEBek antolatu du ‘Teknologia digitala eta osasun mentala: nola ehundu ongizate digital eta emozionala gizartean, bereziki nerabeengan’ ikastaroa.
Irakasleak hauek izango dira: MAITANE ORMAZABAL ESNAOLA, psikologoa, psikoterapeuta eta aholkulari psikoemozionala hainbat erakundeetan, Haur eta Gazte Ministerioko kanpoko adituen batzordeko kidea.
Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: hezkuntza-eragileei ezagutza zehatzak eta tresna praktikoak ematea, bai eta estrategia beharrezko eta eraginkorrak ere, gizarteak oro har eta, bereziki, gazteenek teknologia digital nagusiarekin duten harremana osasungarriagoa izan dadin, eta, aldi berean, haien ongizatea eta osasun psikoemozionala ingurunetik hobetzeko gakoak ematea.
Beste helburu batzuk hauexek dira:
- Datu-ekonomia izenez ezagutzen den negozio-eredu berria ulertzea. Zehazkiago, ikusiko da nola gauzatzen den hori produktu digital espezifikoen bidez, hala nola sare sozialen bidez.
- Industria teknologikoak pantailaren aurrean mantentzeko erabiltzen dituen teknika psikologiko eta teknologiko indartsuenak identifikatzea eta sakontzea.
- Zorroztasun zientifikotik, horrek guztiak gizartearen osasunean eta, bereziki, gazteen osasun mentalean duen eragina ezagutzea.
- Sare sozialak eta plataforma digitalak erabiltzeak nerabeen balioak, nortasuna eta autoestimua eraikitzean duen eragina nabarmentzea.
- Oro har gizartearen eta, bereziki, adingabeen ongizate digitala hobetzeko garaian arrakasta izan dutela erakutsi duten ohitura osasungarriak, tresnak eta estrategiak luze azaltzea eta garatzea.
- Adingabeen artean ohikoenak diren gaixotasun mentalak ezagutzea eta prebentzio- eta euste-lan eraginkorrena nola egin daitekeen ikustea.
- Aztertzea ingurunetik nerabezaroaren garapen osasungarriagoa bultza dezakegula eta adingabeen osasun-arazoak murrizten lagun dezakegula.
Informazio gehiago. Ikastaroa EUSKARAZ emango da.
Bilbon:
- Noiz: apirilaren 2an eta 9an.
- Hizkuntza: euskara.
- Non: Gazteen Euskal Behatokia. Uriortu kalea, 11 – behea.
- Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
- Izena emateko epea: martxoaren 19tik 25era.
- Taldea: 20 lagun.
Donostian:
- Noiz: apirilaren 4an eta 11n.
- Hizkuntza: euskara.
- Non: CRAJ, Anoeta 28.
- Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
- Izena emateko epea: martxoaren 19tik 25era.
- Taldea: 20 lagun.
gaztebehatokia@euskadi.eus
Tel.: 94 4031645
Hartzaileak: lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.
- Gazteriaren esparruko langileak (gazte-informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk)
- Gizarte hezitzaileak eta senitartekoak.
- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak
Oharra:
Ikastaroak kudeatzen dituen aplikazioa eguneratu dugu. Aurrerantzean ziurtagiri digitala beharko duzu izena emateko. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.