«Jazarpena eta ziberjazarpenaren inguruko tailerra: kasu praktikoak» ikastaroaren balorazioa
GEBek ikastaroaren bi edizio antolatu ditu 2025eko azaroan
«Jazarpena eta ziberjazarpenaren inguruko tailerra: kasu praktikoak» ikastaroaren bi edizio antolatu ditu Gazteen Euskal Behatokiak azaroan. Ikastaroaren helburu orokorra honako hau izan da: hezkuntza eragileei eskola jazarpen kasuak goiz detektatzeko beharrezko tresnak eta estrategiak ematea, eta, batez ere, inplikatutako pertsona guztiekin esku-hartze arin eta eraginkorra egiteko gakoak ematea.
Ikastaroaren irakasleak Sara Gonzalez Muro (Psikologo psikoterapeuta, bitartekaria eta hezitzailea) eta Saioa Magunazelaia Gonzalez (Osasun eta hezkuntza psikologoa. Traumaterapeuta sistemikoa, bitartekaria eta hezitzailea) izan dira. Elkarrizketa irakasleekin.
38 lagunek hartu dute parte ikastaroan. Bertaratu direnen lan-profilak hauek izan dira:
- % 63 hezkuntza arautuari lotutako lagunak izan dira.
- Beste % 13 gazteen arloko langileak izan dira.
- Gainerakoak beste profil profesional batzuk dituzten pertsonak izan dira.
Ikasleen batez besteko balorazioak honako hauek izan dira (0tik 10era bitarteko eskalan):

