'Substantziadun adikzioak eta jokabide-adikzioak' ikastaroaren balorazioa

Argitalpen-data: 

 

Gazteen Euskal Behatokiak 2025eko formakuntza planeko lehen ikastaroa antolatu du

Substantziadun adikzioak eta jokabide-adikzioakikastaroaren bi edizio antolatu ditu Gazteen Euskal Behatokiak urtarrilean eta otsailean zehar. Ikastaroaren helburu orokorra honako hau izan da: Gizarte-eragileei informazioa eta prestakuntza ematea substantzien kontsumoari eta ausazko jokoei (batez ere kirol-apustuak eta online jokoak) eta sare sozialei lotutako arriskuei buruz.

Estibaliz Ansotegi Guruziaga, psikologiako lizentziaduna, Ortzadarren osasun- eta adikzio-arloko prebentzioari buruzko programaren koordinatzailea izan da ikastaroaren formatzailea.

48 lagunek partehartu dute ikastaroan, honako lanbide-profilekin:

  • % 50 hezkuntza arautuari lotutako lagunak izan dira.
  • Beste % 35 gazteen arloko langileak (gazte informazioa, udalak, foru-aldundiak, gazteen elkarteak, gizartean eta hezkuntzan esku hartzen duten taldeak eta beste erakunde batzuk) izan dira.
  • Gainerakoak gazteriarekin loturarik ez duten langileak izan dira.

Ikasleen batez besteko balorazioak honako hauek izan dira (0tik 10era bitarteko eskalan):