2026ko apirilean nabarmendutako artikuluak

Argitalpen-data: 

Irudia. Artikulu nabarmenduak

Azala. Desvelando el mito de la meritocracia          Azala. El impacto de la inteligencia artificial en los estudiantes       Azala. Políticas de igualdad en la universidad pública


LALUEZA,  FERRAN;  HERNÁNDEZ  ENCUENTRA,  EULÀLIA  Y  BOIXADÓS,  MERCÈ  (2026).  Viralizar  para  implicar:  redes  sociales  y alfabetización  adolescente  en  salud  mental.  Revista Latina de Comunicación Social, 84, 1-21. ISNN: ISSN1138-5820. https://www.doi.org/10.4185/rlcs-2026-2572

Sarrera: Gazteenen ongizate emozionala hobetzeko sare sozialek izan dezaketen erabilgarritasuna erakusten duten ikerketa eta ildoekin bat eginez, ikerketa honek identifikatu nahi du nolakoak diren nerabeek gehien erabiltzen dituzten sare sozialetan interakzio tasa handiagoa sortzen duten osasun mentalari buruzko edukiak. Metodologia: Inkesta bat egin da (N=2.240; 11-18 urte) eta social media listening analisi bat urte oso batez TikTok eta Instagramen. Emaitzek erakusten dute osasun arloko profesionalek gaitasun handia dutela nerabeengan arreta eta inplikazioa sortzeko, osasun mentalaren eta ongizate emozionalaren arloan alfabetatzean eragin positiboa izateko pentsatutako edukiak zabaltzen dituztenean sare sozialetan. Hala ere, eragin hori sare sozial horien berezko formatuak, hizkuntzak, kodeak, formula narratiboak eta tonuak egoki erabiltzeak baldintzatzen du. Horrela, bideo laburrek —tonu didaktiko, formal edo lasaikoak- eta osasun arloko espezialistak protagonista dituztenak, interakzio tasa handiagoak lortzen dituzte beste aukera batzuekin alderatuta; esate baterako, adituak ez diren influencer-en erabilerak, formatu testualek edo estatikoek, edo muturreko tonu dramatiko eta umoretsuek. Eztabaida: Lortutako emaitzak nabarmen bat datoz aurretik egindako ikerketek emandakoekin.  Ondorioak: Oro har, sare sozialen bidez zabaldutako osasun mentalari buruzko edukien ezaugarriek eragina izan dezakete gazteen artean lortzen den irismenean eta inplikazioan. Horrek, aldi berean, hedapena handitzen du eta plataforma horiek osasun mentalaren alfabetatzean eta gazteen ongizate emozionala hobetzeko duten potentziala optimizatzen laguntzen du.


TORRES TEJERA, M. ELISA; ALMÉCIJA PÉREZ, MARÍA CRISTINA; GUITIÁN DOMÍNGUEZ, MARCIA; NAVARRO BELTRÁ, MIRIAM (2026). El impacto silencioso del cambio climático en nuestra salud mental: ansiedad y estrés en un mundo en transformación. Atención Primaria, vol. 58, Iss. 1. ISSN 0212-6567. https://doi.org/10.1016/j.aprim.2025.103386.

Klima-aldaketa ez da soilik planetari eragiten ari; gure osasun mentalari ere eragin sakona egiten dio. Gaur egun, beharrezkoa da klima-aldaketaren ondorioengatik antsietatea, estresa eta bestelako arazo emozionalak nola hazten ari diren aipatzea, hondamendi naturalek eragindako larritasunetik hasi eta gure ekosistemen galerak eragindako tristuraraino. Hainbat ikerketak dagoeneko arreta jarri dute ondorio horietan, eta erakusten dute milioika pertsonak —bereziki gazteek— kezka, ziurgabetasuna eta baita etorkizunarekiko etsipena ere sentitzen dituztela. Era berean, arazo horiei aurre egiteko moduak ere aztertzen dira, pertsonen ongizatea eta planetaren zaintza lotuz. Gainera, politika publikoek ikuspegi hori aintzat hartzearen garrantzia azpimarratzen da, krisi klimatikoaren testuinguruan gure osasun mentala babesteko.


BAEZA-CABRERA, RUBÉN; MEDIAVILLA, MAURO (2026). La brecha de rentas entre nativos e inmigrantes en España según su nivel educativo. Revista Española de Investigaciones Sociológicas, 194: 5-24. ISSN-L: 0210-5233. https://doi.org/10.5477/cis/reis.194.5-24

2016az geroztik, Espainia da urtean immigrazio gehien jasotzen duen Europar Batasuneko bigarren herrialdea, eta etorkinen ia % 40 hogei eta hogeita hamabost urte bitarteko pertsonak dira. Egoera horren aurrean, Espainiako gizarteak etorkinei lan-munduan sartzen laguntzeko erronkari egin behar dio aurre. Ikerketa honek aztertzen du nola aldatzen den diru-sarreren arteko aldea bertakoen eta lehen belaunaldiko etorkinen artean, haien hezkuntza-mailaren arabera, eta bereizten du Europar Batasuneko herrialdeetako etorkinen eta kanpoko herrialdeetakoen artean. INEren Bizitza Baldintzen Inkestako 2019ko eta 2023ko datuak erabiliz, eta Oaxaca eta Blinder metodologiak aplikatuz, ondorioztatu da zenbat eta handiagoa izan hezkuntza maila, orduan eta handiagoa dela errenta arrakala. Lan honetan lortutako emaitzak berritzaileak dira, izan ere, ez dago Espainiako kasurako antzeko ikerketarik.