
SISTO, M., MARTOS MARTÍNEZ, Á., BARRAGÁN MARTÍN, A.B., SIMÓN MÁRQUEZ, M.D.M., MOLERO JURADO, M.D.M. y MORALES RODRÍGUEZ, F.M., 2026. Inteligencia emocional y empatía en la adolescencia: relaciones y diferencias de género en estudiantes españoles. Análisis y Modificación de Conducta, vol. 52, no. 190, pp. 100-115. ISSN 2173-6855, 0211-7339. DOI 10.33776/EUHU/amc.v52i190.9375
Adimen emozionala (AE) eta enpatia funtsezko baliabideak dira nerabeen ongizatea sustatzeko eta eskola-indarkeria prebenitzeko. Zeharkako azterlan honek Espainako 1251 nerabeen (batezbezteko adina=14.65) AEren eta enpatiaren arteko harremana eta genero desberdintasunak aztertu zituen. Korrelazio-analisiek baieztatu zuten erlazio positiboa dagoela AEaren dimentsio guztien eta enpatiaren artean; aurkikuntza ez-parametrikoek, berriz, desberdintasun esanguratsuak erakutsi zituzten generoaren arabera, neskek enpatian (kognitiboan eta afektiboan) eta AE orokorrean altuago puntuatuz. Gainera, emaitzek erakutsi zuten enpatia kognitiboa AE osoaren iragarle esanguratsua izan zela bi generoetan. Ondorio gisa, aurkikuntzek indartu egiten dute baliabide horiek nerabeen garapenean duten zeregin erabakigarria, batez ere enpatia kognitiboarena, eta balioztatu egiten dute generoarekiko sentikorrak diren esku-hartze programak integratzeko beharra, hezkuntza etapa horretan prebentzioa eta ongizate psikosoziala indartzeko.
LINNE, J., 2026. Usos problemáticos de tecnologías digitales en jóvenes: revisión sistemática actual. Revista Latinoamericana de Ciencias Sociales, Niñez y Juventud, vol. 24, no. 2, pp. 1-30. ISSN 2027-7679, 1692-715X. DOI 10.11600/rlcsnj.24.2.7075
Ikerketa honek gazteen teknologia digitalen erabilera problematikoei buruzko 80 azterlanen (2020-2025) berrikuspen sistematiko bat aurkezten du. Gaikako analisiaren bidez hiru ikuspegi integratzen dira: interneten erabilera problematikoak, telefono adimendunenak eta sare sozialenak. Emaitzek erakusten dute eragin handiena gertatzen dela nerabeengan eta heldu gazteengan, eta horrek lotura du FoMOarekin (fear of missing out, zerbait galtzeko beldurra), phubbing-arekin (aurrez aurreko elkarreraginak baztertzea mugikorrari arreta emateagatik), nomofobiarekin (telefono mugikorrik gabe egoteko beldurra) eta teknoestresarekin, baita berehalako gratifikazioaren dinamikekin ere. Osasun mentalean (antsietatea, depresioa, loaren nahasmenduak), errendimendu akademikoan (prokrastinazioa eta arreta zatikatua) eta harreman sozialetan eraginak antzematen dira. Faktore babesleen artean, nabarmentzen dira autorregulazioa eta gaitasun sozioemozionalak, alfabetatze digitala eta familiaren/eskolaren laguntza. Gaiaren egoeran, zenbait hutsune antzematen dira, hala nola ikerketa longitudinal eta diziplinartekoen urritasuna. Ondorioztatzen da gazteen ongizate digitala sustatzeko beharrezkoa dela ikuspegi patologizatzaileak saihestu eta autorregulazio-trebetasunak indartuko dituzten esku-hartze hezitzaile eta komunitario integralak ezartzea.
MARTÍN GÓMEZ, S., GONZÁLEZ RUIZ, C.J. y GONZÁLEZ MARTÍN, D., 2026. Desafíos y oportunidades intergeneracionales. La integración de las tecnologías digitales en la educación escolar ante la mirada del profesorado. Bordón. Revista de Pedagogía, vol. 78, no. 1, pp. 153-171. ISSN 2340-6577, 0210-5934. DOI 10.13042/Bordon.2026.116504.
SARRERA: Belaunaldien arteko arrakala hezkuntzan, belaunaldi desberdinen artean egon daitezkeen aukera-, sarbide- eta hezkuntza-ikuspegien arteko aldeei dagokie. Errealitate hori hezkuntza-sistemetan presente dago, eta irakasleen irakaskuntza-jardunean aldeak sortzen ditu, ikaskuntzaren kontzepziotik hasi eta teknologiaren laguntzaz garatutako metodologia aktiboen ezarpeneraino. Artikulu honek aztertzen du irakasleen adinak nola eragiten duen hezkuntza-baliabide digitalen (HBD) balorazioan, haien ezagutza-mailan, erabilera-maiztasunean eta irakaskuntza-praktikan duten eraginari buruzko pertzepzioan. METODOA: Helburu horri erantzuteko, online galdetegi bat diseinatu eta administratu zen, ad hoc prestatua estatu-mailako proiektu baten esparruan. Galdetegia Espainiako 15 autonomia-erkidegotako haur-hezkuntzako ikastetxeetan lanean ari ziren 2.242 irakasleri zuzendu zitzaien. Gainera, kobariantza-analisiak (analysis of covariance, ANCOVA) erabili ziren. EMAITZAK: Emaitzek erakusten dute ez dela belaunaldi-desberdintasunik antzematen aztertutako aldagaietan, ezagutza-mailan izan ezik; izan ere, irakasle gazteenek puntuazio altuagoak lortu zituzten alderdi horretan. Bestalde, irakaskuntza-esperientziak ez zuen eragin esanguratsurik izan irakasleei lotutako aldagaietan; ikastetxearen titulartasuna, ordea, desberdintasun esanguratsuekin lotu zen aldagai horietako batzuetan. EZTABAIDA: Aurkikuntza hauek bat datoz hezkuntza etapa honetan eta beste batzuetan egindako beste ikerketa batzuekin. Era berean, alderdi horietan dauden desberdintasunak beste faktore batzuen ondorio izan litezkeela iradoki dute, hala nola antolaketa eta berrikuntza partekatuaren kultura, hezkuntza politikak, materialen eskuragarritasuna edo prestakuntza. Oro har, emaitza hauek aukera ematen dute hezkuntzaren esparruan irakasleen adinaren inguruan sortu diren aurreiritzi eta estereotipo jakin batzuk ikuspegi kritiko batetik aztertzeko.
- Dokumentazio zentroko artikulu nabarmenduen historikoa
- Informazio gehiago: geb-liburutegia@euskadi.eus


