
Behatokiak Euskadiko nerabezaroaren erradiografia gaurkotua aurkeztu du, egoera nola hautematen duten eta beren balioak zein diren.
«Nerabeak Euskadin. Euren pertzepzioa eta balioak» izeneko txosten berria (PDF, 1 MB) aurkeztu du Haur, Nerabe eta Gazteen Euskal Behatokiak.
Txosten honen helburua Euskadiko nerabeen egoerari eta iritziei hurbilketa zorrotza eta eguneratua eskaintzea da. Horretarako, Haur, Nerabe eta Gazteen Euskal Behatoki berriak 15 eta 17 urte bitarteko nerabeek Gazteen Euskal Behatokiak azken 25 urteetan egindako inkestetan emandako erantzunak aztertu ditu.
Lan honek beren egoera pertsonala nola ikusten duten ezagutzeko aukera ematen du, bai orokorrean, bai bizitzako hainbat alderdiri dagokienean: familia, osasuna, ikasketak, lagunak, itxura fisikoa edo harreman afektiboak, besteak beste.
Era berean, egungo eztabaida publikoaren parte diren hainbat gai sozialen aurrean duten jarrera jasotzen du, hala nola, politika, erlijioa, immigrazioa, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, klima-aldaketa edo sare sozialak.
