«Desiraren industria: pornoa ulertzeko ikuspegi hezitzailea» ikastaroaren Donostiako edizioaren balorazioa

Argitalpen-data: 

Azala. Pornografia ikastaroa 

Gazteen Euskal Behatokiak «Desiraren industria: pornoa ulertzeko ikuspegi hezitzailea» ikastaroa eskaini du Donostian. Formazio honen helburu nagusia honako hau izan da: pornografiak pertsonen iruditeria erotiko kolektiboaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzea, eragin hori minimizatuko duten hezkuntza-kontrapisuak non eta nola aplikatu behar diren jakiteko.

Ikastaroaren irakaslea Miren López de Arregi Lakuntza izan da, EMAIZE Sexologia Zentroaren sexologoa eta gizarte langilea.

12 lagunek hartu dute parte ikastaroan. Bertaratu direnen lan-profilak hauek izan dira:

  • % 25 hezkuntza arautuari lotutako lagunak izan dira.
  • Beste % 42 haur, nerabe eta gazteen arloko langileak izan dira.
  • Gainerakoak beste profil profesional batzuk dituzten pertsonak izan dira.

Ikasleen batez besteko balorazioak honako hauek izan dira (0tik 10era bitarteko eskalan):

                                                 Grafikoa. Ikastaroaren balorazioa (batez bestekoa, 0tik 10era doan eskalan)