Gazteen Euskal Behatokiak 2007an ekin zion Gazteen adierazleak - Euskadiko gazteen panorama izeneko bi urtean behingo bildumari, eta aurten, 2025ean, 11. edizioa bete du. Ikerketa honek (PDF, 6 MB) 125 adierazleri buruzko informazioa du, 9 ataletan banatuta:
- Demografia eta biztanleria
- Hezkuntza
- Enplegua eta egoera ekonomikoa
- Emantzipazioa eta etxebizitza
- Osasuna
- Aisia, kultura eta kirola
- Euskara
- Balioak eta jarrerak
- Emakume eta gizonen arteko berdintasuna
125 adierazle horiek biltzen duten informazioa lehen mailako iturrietatik dator, hau da, Gazteen Euskal Behatokiak egiten dituen ikerketetatik, bai eta bigarren mailako iturrietatik ere (Eustat, Eusko Jaurlaritzaren Sailak, etab.).
Adierazleek sexuaren arabera bereizitako informazioa eskaintzen dute, eta kasu batzuetan baita bost urteko adin-taldeen arabera ere. Datuak estatistikoki fidagarriak diren heinean, Euskadiko hiru lurralde historikoei buruzko informazioa ere ematen da. Kasu askotan, Euskadiko biztanleria osoaren kontraste-datua ere ematen da. Gainera, adierazle batzuetan Espainiako autonomia-erkidegoei eta Europar Batasuneko herrialdeei buruzko informazio konparatiboa eskaintzen da.
Euskadiko Gazteen panorama Euskal Estatistika Planaren estatistika ofiziala da, eta, gainera, funtsezko tresna da Gazte Planaren adierazleen eta gazteriarekin lotutako beste estrategien jarraipena egiteko.

