Ikastaroa: eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren inguruko tailerra: kasu praktikoak

Argitalpen-data: 

Ikastaroa Donostian, 2026ko azaroan.

Irudia. Jazarpena ikastaroa                                                          Jazarpena. Egutegia

«Eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren inguruko tailerra: kasu praktikoak» ikastaroa antolatu du GEBek.

Irakasleak: Sara González Muro. Psikologo psikoterapeuta, bitartekaria eta hezitzailea.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: prestakuntza ekintza honen helburua hezkuntza eragileei eskola jazarpen kasuak goiz detektatzeko beharrezko tresnak eta estrategiak ematea da, eta, batez ere, inplikatutako pertsona guztiekin esku-hartze arin eta eraginkorra egiteko gakoak ematea.

 Beste zenbait helburu:

  • Eskola jazarpena, ziberjazarpena eta hauen adierazpenak ulertzea, eta berdinen arteko beste indarkeria mota batzuetatik bereiztea.
  • Eskola jazarpena eta ziberjazarpena goiz detektatzeko jarraibideak
  • Ikaskideen arteko tratu txarrak prebenitzeko proposamenak ezagutzea.
  • Ikaskideen arteko tratu txarren susmoaren aurrean eman beharreko lehen urratsak
  • Funtsezko mezuak definitzea biktima izaten ari diren pertsonentzat, eraso jokabideak dituzten pertsonentzat eta ikusleentzat.
  • Eskolaren, familiaren eta beste hezkuntza eragile komunitario batzuen esku-hartze eraginkorraren faseak eta jarraibideak ezagutzea.
  • Benetako eskola jazarpen/ziberjazarpen kasuetan egindako esku-hartzeak aztertzea eta hobetzeko proposamenak aintzat hartzea.
  • Pikas metodoaren praktikak.
  • Eskola jazarpen kasu batean esku hartzeko plan bat egitea.

Informazio gehiago. (PDF, 769 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Izena eman

Donostian:

  • Noiz: 2026ko azaroaren 10, 17eta 24
  • Non: CRAJ. Anoeta, 28
  • Ikasle kopurua: 20 lagun.
  • Hizkuntza: euskara.

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

Izena emateko epea: urriaren 14tik 21era. 

gaztebehatokia@euskadi.eus

Tel.: 94 4031645

Hartzaileak:

Lehentasuna izango dute haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten edo laguntzen duten pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...), hala nola:

Hezkuntza ez-formaleko profesionalak (gazte informazioa, udalak, aldundiak,

gazteen elkarteak eta aisialdiko elkarteak, baita beste erakunde batzuk ere).

Gizarte-eta familia-hezitzaileak.

Hezkuntza formaleko profesionalak (orientatzaileak eta irakasleak).

Izena emateko hurrenkera ere hartuko da kontuan..

Oharra:

Ikastaroak kudeatzen dituen aplikazioa eguneratu dugu. Aurrerantzean ziurtagiri digitala beharko duzu izena emateko. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.