Gazte-txartela Pack-a

Gazte-txartelaren Pack-a zuretzat prestatu dugu, eta jarduera interesgarri ugari proposatzen dizkizugu bertan: aisialdi, kultura, kirol... abantailak, urte osoan astialdiaz goza dezazun gutxiago gastatuta.

Gazte-txartelaren pack-aren app-a mobilean deskargatu ahal duzu hemendik:

Gazte-txartelaren pack - Google Play Gazte-txartelaren packa - appstore

Lehenengoz erabiltzen duzunean, EYC zenbakia eskatuko dizu aplikazioak.

Gazte-txartelaren EYC zenbakia

Gazte-txartel digitala Gazte-txartela Pack-a app-ean: beheko aldean aurkituko duzun INFO atalean sartu horretarako. PDF zein PASSWALLET formatuetan lor dezakezu, baita emailera bidali ere. Txartel fisikoaren balio bera du.

Kontuan izan abantaila honetarako derrigorrezko duzula paperezko kupoia:

Zure datuak jarri ondoren inprimatu. Eta badakizu, kupoi digitala zein paperezkoa erabiltzeko unean zure Gazte-txartela eta NANa erakutsi behar dituzu.

Orain honako lehiaketa eta zozketetan parte har dezakezu:

  • DJ 4 ikastaro
    Data: Indarrekoa (2026/04/29-2026/05/24)
  • 2 sarrera bikoitz Donostiako Aquariumerako
    Data: Laster (2026/05/01-2026/05/31)
  • 70 euroko 5 bonu bikoitz
    Data: Indarrekoa (2026/05/21-2026/06/25)
  • Sarrera bikoitz bat
    Data: Indarrekoa (2026/05/20-2026/06/25)

Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei baldintza batzuk ezartzen dizkie. Parte hartu nahi baduzu baldintzak onartu behar dituzu nahitaez.