Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Gazteen Euskal Behatokia 2020ko maiatza eta uztaila bitartean Euskadiko Gazteak 2020 inkesta egiten ari da

Argitalpen-data: 

Euskadiko Gazteak 2020 inkesta

Gazteen Euskal Behatokiak lau urtean behin egiten du 15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteei zuzendutako inkesta hau.

Horren helburua da gazteek ikasketei, enpleguari, etxebizitzari, aisialdiari, kulturari eta abarri dagokienez duten egoera ezagutzea, bai eta gai sozialei buruz duten iritzia ere.

Inkesta honen emaitzak oinarrizko informazio-iturria dira Euskadiko gazteei zuzendutako politiken eta programen jarraipen-adierazleen sistemarako.

Hasierako asmoa inkestak aukeratutako gazteen etxeetan egitea zen, baina Covid-19k sortatutako egoeragatik otsailean hasitako inkestak gelditu ziren eta maiatzean berriro jarri dira martxan, baina etxez etxe egin beharrean telefonoz egiten ari dira.

Lehiaketa publiko baten bidez, inkestak egiteko ardura INGARTEK Consulting S.L. enpresari esleitu zaio. Berak deituko du etxeetara gazteak elkarrizketatzeko.