Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Euskadiko gazteek gizarte-eredua aldatzea eskatzen dute

Argitalpen-data: 

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen erdiak baino gehiagok (% 57,8k, hain zuzen ere) uste du gure gizarteak erreforma sakonak behar dituela. Gainera, beste % 16,2ren iritziz, gure gizarte-eredua zeharo aldatu behar dugu; eta, aitzitik, % 23,8k uste du aldaketa txikiak eginez hobetu ahal dela. % 0,9k soilik uste du ondo dagoela dagoen moduan.

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen banaketa, gure egungo gizarte-ereduari buruzko iritziaren arabera (%)

Aurreko urteetako datuekin alderatuz gero, ikus dezakegu gure gizarteak aldaketa sakonak behar dituela uste dutenen portzentajea handitu dela eta, aitzitik, dagoen moduan ondo dagoela uste dutenena murriztu dela.

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteek gure gizarte-ereduari buruz duten iritziaren bilakera  (%)

Emakume gazteek gizon gazteek baino neurri handiagoan eskatzen dituzte erreforma sakonak (% 61,6 eta % 54,2, hurrenez hurren).

Zenbat eta nagusiagoa izan, orduan eta gazte gehiago daude gizarte aldaketa sakonaren alde, izan ere, 25 eta 29 urte bitartekoen artean, erreforma sakonak eskatzen dituztenen ehunekoa % 61,0 da eta gizarte-eredua zeharo aldatu beharko litzatekeela uste dutenena % 20,6 da.

Politikan interes handia edo nahikoa interes duten gazteek interes gutxi edo batere interesik ez duten gazteek baino neurri handiagoan eskatzen dituzte erreforma sakonak edo aldaketa erradikalak.

Bizi garen gizarteari buruzko ondoko lau iritzietatik, zeinekin zatoz bat?

Aurkeztutako datuak “Euskadiko gazteak 2020/2021” txostenaren aurrerapena dira. Gazteen Euskal Behatokiak lau urtean behin egiten ditu Euskadiko gazteak deituriko txostenak, baina 2020ko edizioan, Covid19aren pandemiak eragindako egoera zela-eta, galdera batzuk ez ziren egin eta 2021ean egindako beste inkesta batean sartu ziren. Txostena osatzen ari gara eta bertan 2020ko eta 2021eko inkestetan jasotako datu guztiak biltduko ditugu.