Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Lanpostu baterako hautaketa-prozesuren batean parte hartu duten bost gaztetik ia batek adierazi du gazte izateagatik diskriminatuta sentitu dela (% 18,2)

Argitalpen-data: 

30 urtetik beherako gazteen erdiek, ia, lanpostu baterako elkarrizketaren bat egin dute edo hautaketa-prosezuren batean parte hartu dute: Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %48,6, hain zuzen ere.

Adinak gora egin ahala gehiago dira lan-elkarrizketaren bat egin dutela edo hautaketa-prozesuren batean parte hartu dutela dioten gazteak: % 7,2, 15 eta 19 urte bitartekoen artean, % 56,8, 20 eta 24 urte bitartekoen artean, eta % 84,6, 25 eta 29 urte bitartekoen artean.

Ez dago alde esanguratsurik, ordea, sexuaren arabera, gizon gazteen % 48,8k eta emakume gazteen % 48,4k baitiote lanpostu baterako hautaketa-prozesuren batean parte hartu izan dutela.

Lanpostu baterako elkarrizketaren bat edo hautaketa-prozesuren batean parte hartu duten 15 eta 29 urte bitarteko gazteak (%)

Lanpostu baterako hautaketa-prozesuren batean parte hartu izan duten gazteen % 18,2k esan dute gazte izateagatik diskriminatuta sentitu direla edo, beren ustez, aukeratuak ez izateko arrazoia hori izan dela.

Hautaketa-prozesuren batean parte hartutako gazteen % 7,9k adierazi dute beren itxura fisikoagatik diskriminatuta sentitu direla edo, beren ustez, beren itxura fisikoagatik ez dute hartu.

Eta hautaketa-prozesuren batean parte hartu izan duten gazteen % 5,7k esan dute gizona edo emakumea izateagatik (kasuaren arabera) diskriminatuta sentitu direla edo horrexegatik ez dituztela aukeratu.

Emakume gazteak gizon gazteak baino gehiago sentitu izan dira diskriminatuta arrazoi horietako edozeinengatik, baina alderik handiena sexuaren araberako diskriminazioari lotuta dago. Emakume gazteen % 8,3 diskriminatuta sentitu dira hautaketa-prozesuren batean emakume izateagatik; gizonen kasuan % 3,3 sentitu dira diskriminatuta gizon izateagatik.

25 eta 29 urte bitarteko pertsonek eskarmentu handiagoa izango dute hautaketa-prozesuetan, segur aski. Ez dakigu horregatik den baina 15 eta 24 urte bitartekoek baino neurri handiagoan adierazi dute diskriminatuta sentitu izan direla arrazoi horietako guztiengatik. Edozelan ere, sexuaren araberako diskriminazioak eragiten ditu alderik handienak (25 eta 29 urte bitartekoen % 8,4 sentitu dira diskriminatuta beren sexuagatik eta 25 urtetik beherakoen artean % 2,2).

Lanpostu baterako elkarrizketetan edo hautaketa-prozesuetan parte hartu duten gazteen artean, ondoko arrazoiengatik diskriminatuta sentitu direla edo aukeratuak ez

Guztira, lanpostu baterako hautaketa-prozesuren batean parte hartu duten gazteen % 24,5 diskriminatuta sentitu dira bere sexu, adina edo itxura fisikoagatik.

Lanpostu baterako elkarrizketa edo hautaketa-prozesuren batean parte hartu duten 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean, beren adinagatik, sexuagatik edo itxura fisikoagatik diskriminatuta sentitu direnak (%)

Hautaketa-prozesuetan edozein motatako diskriminazioa pairatu dutela diotenen ehunekoa handiagoa da 25 eta 29 urte bitartekoen artean, bai eta emakumeen artean ere.

Lanpostu baterako elkarrizketa edo hautaketa-prozesuren batean parte hartu duten 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean, beren adinagatik, sexuagatik edo itxura fisikoagatik diskriminatuta sentitu direnak, sexuaren eta adinaren arabera (%)

Aurreko datuen iturria Gazteen Euskal Behatokiak 2020an Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko 1.500 gaztek osatu zuten lagin adierazgarri bati egindako inkesta bat izan da. Inkesta hori “Euskadiko gazteak 2020” ikerketaren oinarria da. Txostena lantzen ari gara oraindik, beraz, hau datuen aurrerapena da.