Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Maiatzak 17a, Homofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Argitalpen-data: 

Euskadiko gazte gehien-gehienak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren aldekoak, bai eta sexu-aldaketaren aldekoak ere, agertzen dira

Gazteen Euskal Behatokiak 2020an sexu bereko pertsonen arteko ezkontzari eta sexu-aldaketari buruzko iritziak galdetu zizkien Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko 1.500 gazteri.

Galdetutako gazte gehien-gehienak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren aldekoak azaldu ziren (% 98), bai eta sexu-aldaketaren aldekoak ere (% 97). Aldekoen kopuruak gora egin du azken urteotan.

Sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren alde eta sexu-aldaketaren alde dauden Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoen bilakaera (%)

2020ko datuok “Euskadiko gazteak 2020” ikerketaren aurrerapen datuak dira. Ikerketa hori lau urtean behin burutzen du Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteak bildumaren barruan. Bertan 30 urtetik beherako gazteen iritziak eta jarrerak aztertzen dira, horretarako egindako inkesta baten emaitzak oinarri hartuta.