Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

'Sormena etorkizuneko gaitasunik eskatuenetariko bat izango da'

Argitalpen-data: 

Raúl García PiñeiroRaul Garcia Piñeirori, Sacodejuegos-en sortzaileari, esperientzia ludikoen sortzaileari, ingurune pedagogikoetako aholkulariari eta sormenarekin eta pedagogia ludikoarekin lotutako alderdien hezitzaileari egindako elkarrizketa.

  • Nola definituko zenuke sormena? 

Sormenaren kontzeptuari buruzko definizio asko daude, baina nire iritziz bere esanahia hobeto islatzen duena honako hau da: “Sormena, dauden elementuak konbinatzeko gaitasuna eta ideia berriak sortzeko abilezia da”. Kasu batzuetan, sormenaren definizioan, ideia horiek ere erabilgarriak izatearen derrigortasuna barneratzen da. Nire ustetan, hori ez da beharrezkoa. Pertsona batek edo lan-talde batek zuzeneko edo berehalako erabilgarritasunik ez duten ideia sortzaileak izan ditzake, eta horregatik ez diote ideia sortzaileak izateari utzi behar.

Nire ustez, batzuetan, muga gehiegi jartzen dizkiogu pentsamendu sortzaileari, eta horrek modu desberdinean pentsatzeko beldur handia sortzen digu, lortzen ditugun emaitzak epaitu ez daitezen. Gaitasun hori garatzeko baldintzatzaile nagusietako bat, hain zuzen ere, aurreiritzi-mota horrek baldintzatzen ez uztea da. 

  • Zure ustez, zein motatako garrantzia du gaur egun sormenak?

Tony Warnerren arabera (Amerikar Estatu Batuetako Ikaskuntza Politiken Institutuko ikertzaile nagusia eta berrikuntza-dibulgatzailea), sormena etorkizuneko gaitasunik eskatuenetako bat izango da. Ezagutza jada ez da gainerakoengandik bereizteko balio duen elementua, ezagutza gero eta eskuragarriago baitago guztiontzat. Sormena, berriz, teknologiak iristea uzten ez digun lekura iristeko aukera ematen digun gaitasuna da, eta guztiok neurri berean garatuta ez daukagun trebetasuna da.

Ikastetxeek, unibertsitateek eta, oro har, edozein ikaskuntza-erakundek, sormena sartu beharko lukete zuzenean edo zeharka ikastetxe horien curriculum-edukian. 

  • Posible al da sormena garatzea? Edo hobeto esanda, zure ustez badira pertsona sortzaileak eta pertsona ez sortzaileak?

Guztiok gara sortzaileak. Denok, izatez, sortzaileak jaiotzen gara, baina gaitasun hori (gure ingurunea hura lantzeaz arduratzen ez bada behintzat) pixkanaka galtzen ari gara. Garrantzirik ematen ez badiogu, sormena murriztu egiten da gure gaitasun kognitiboen barruan. Gure bizitzako lehen etapetan, ez dugu mugarik jartzen kontzeptuak pentsatu, irudikatu edo lotzeko orduan. Haurrak garenean, ehunka galdera egiten ditugu, eta ez dugu aurreiritzirik, eta hori da sormenaren hazi nagusietako bat. Hazi ahala, guk geuk, gure inguruneak (eta, batez ere, gaur egungo hezkuntza-egiturak), galdera edo arazo bakoitzari erantzun bakarrak ematen dizkiogula onartzera garamatzate, eta kontzeptu horrek gizakiarengan berezkoa den gaitasun hori baliogabetzen du. 

  • Posible al da ikastetxean eta, batez ere, gure gazteen adin aurreratuetan sormen-gaitasuna sustatzea?

Jakina. Teknika asko daude gaitasun horri berriro heltzen edo hura indartzen laguntzeko. Pertsona batek sortzaileagoa izan nahi badu, lehenik eta behin, mugatzen gaituzten eta inkontzienteki onartu ditugun aurreiritziak edo faktoreak ezagutu behar ditu. Kontzientzia horrek jartzen ditugun hesiak gainditzen laguntzen digu, eta bide berri bat irekitzen digu, gazteago ginenean genuen pentsamolde bati berriro ekiteko.

Ondoren, gaitasun hori hobetzen eta gure egitura mentala aldatzen lagunduko diguten jarduerak egin beharko genituzke. Ehunka ariketa gara ditzakegu, eta eguneroko ohiturek trebetasun hori azkar hobetzen lagunduko digute. 

  • Nola lantzen duzu sormena zure proiektuetan eta zure bezeroekin?

Zorionez, etengabe sortzailea izatera behartzen nauen lana daukat. Ez dago aldez aurretik egindako proiektu baten berdina den proiektu bakar bat, eta horrek etengabe irtenbide desberdinak asmatzen laguntzen dit.

Esperientzia ludikoak diseinatzea hainbat ingurunetan (hezkuntza-, udal- eta enpresa-inguruneetan) eta horietan guztietan, sormena funtsezkoa da esperientzia horiek garatu ahal izateko. Gainera, egiten dudan eta asko pozten nauen jardueretako bat, hain zuzen ere, adin eta lan-eremu guztietako pertsonei beren sormen-gaitasunak hobetzen laguntzea da, hainbat prestakuntza-prozesuren bidez. Oso pozgarria da ikustea jarraibide gutxi batzuk dituzten pertsonek modu desberdinean pentsatzeko trebetasun hori nabarmen hobetzen dutela.

Sormena eta talde-lanerako teknikak