Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Zientzia eta teknologiarekin trasteatzen izeneko aurrez aurreko ikastaroa

Argitalpen-data: 

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Zientzia eta teknologiarekin trasteatzen' aurrez aurreko ikastaroa. Kurtsoa Deusto LearningLabeko teknikariek emango dute. Hauek Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko jakintza-alor anitzeko taldea da, ingeniari, pedagogo eta psikologoz osatua. Lan-taldearen helburu nagusia STEM arloen (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika siglak ingelesez) ikaskuntza berritzea eta hobetzea da. Garatzen dituzten proiektu guztiak ikerkuntzan eta eraberritzean oinarrituak daude, sortutako ezagutza heziketa-eremura transferitzea helburu izanda.

Programa honen helburu nagusia pentsamendu konputazionalaren garapenerako aurki ditzakegun baliabide anitzen ezaguera da, baita zientzia eta teknologiaren gazteen arteko erabilera egokiaren sustatze eta bultzatzea, bereziki gune akademikoetatik at.

Helburuak

  • IKT gaitasunak eta gaitasun zientifikoak garatzea.
  • Pentsamendu konputazionalaren inguruko dinamizazio kulturala sustatzea.
  • Pentsamendu konputazionalarekin erlazionaturiko baliabideak ezagutaraztea, besteak beste, logika, problemen ebazpena edota espiritu kritikoa.
  • Gazteekin hartu-emana ahalbidetzen duten erreminta teknologikoak ezagutu eta erabili, edozein gairen inguruko hausnarketa gamifikatuz.
  • Gazteen artean ikerketa, ikasketa, hausnarketa eta gertakari zientifikoen inguruko eztabaidak sustatu.
  • Datu zientifikoek eta proiektu oso bat aurrera eramateko beharrezkoa den ikerketak daukaten garrantzia ulertu.

Informazio gehiago. Ikastaroa EUSKERAZ izango da.

Irakurketa gida. Gaiari lotutako informazio-baliabideen bilduma bat da irakurketa-gida hau.

Noiz eta non:

  • Bilbon, Deustuko Unibertsitatea. Ingeniaritza fakultatea
  • Noiz: 2021eko otsailaren 3an, 10ean eta 17ean
  • Hizkuntza: euskera
  • Ordutegia: 9:30etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea: 2021eko urtarrilaren 11tik 21era

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko urtarrilaren 11an indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2021eko urtarrilaren 11tik 21era 
  • Ikasle kopurua: 12 lagun

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak:

Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten duten edo haiekin elkarlanean dauden pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Gainera, inskripzioaren ordena ere kontuan hartuko da. 

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak, aisialdiko elkarteak eta beste erakunde batzuk)
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.