Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Euskadiko biztanlerian % 14,2k 15-29 urte ditu

Argitalpen-data: 

Uztailaren 11n Biztanleriaren Munduko eguna ospatzen dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadin bizi diren gazteen datu batzuk plazaratuko ditu.

Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN-INE) argitaratu dituen behin-behineko datuen arabera, Euskadin, 2022ko urtarrilaren 1ean, 15 eta 29 urte bitarteko 312.865 gazte zegoen, beraz Euskadiko biztanleria osoaren % 14,2 urte horretako gazteak ziren.

Beste adin-taldeekin konparatuz gero, ikus daiteke gazteek biztanleria osoan duten pisua edo portzentajea 30-44 urte bitartekoen, 45-59 urtekoen eta 60-74 urtekoen pisua baino txikiagoa dela.

Euskadiko biztanleriaren banaketa, adin taldeen arabera, 2022ko urtarrilaren 1ean (%)

Bestalde, gazteriaren barne-osaera hauxe da: % 51,4 gizonak dira eta % 48,6 emakumeak. Bost urteko adin-taldeen araberako banaketa oso orekatua da, % 34,4k 15-19 urte ditu, % 32,9k 20-24 urte bitartean eta gainerako % 32,7k 25-29 urte bitartean. Eta lurralde historikoaren araberako banaketa biztanleria osoaren berdina da; Euskadiko gazteen erdiak Bizkaian bizi dira (% 50,8), heren bat Gipuzkoan (% 34,4) eta gainerako % 14,8 Araban.

Bestetik, Euskadin bizi diren gazteen % 14,0k atzerriko nazionalitatea du. Atzerritarren proportzioa handiagoa da 25 eta 29 urte bitartekoen adin-taldean, 15 eta 24 urtekoen artean baino.

Euskadiko gazteriaren banaketa, sexuaren, adin-taldeen, lurralde historikoaren eta nazionalitatearen arabera (zenbaki absolutuak)